entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2015-3-28

Uhagon Kulturgunea (Markina-Xemein) Joseba B. Lenoir Gang

Joseba B. Lenoir, asmakizun zoragarri honen arduraduna. Argazkia: Fredigra Joseba B. Lenoir, asmakizun zoragarri honen arduraduna. Argazkia: Fredigra

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aparta. Zaila egiten zait, horrelako emanaldi bat ikusi ondoren, adjektibo moderatuak erabiltzea. Josebak (beste) ametsetako banda bat bildu du, Gang izena jarri diona, eta bere azken EParekin (Tenpesta, 2013) eman zuen saltoaren (gogoratu, lehen aldiz abestera animatu zen) ondorioa dugu honoko hau: Bera da bandaren zentroa, baina oraingoan, gitarra ez ezik, frontman eta abeslaria dugu. Josebak beti ezustekoren bat dauka soinpean!

Joseba B. Lenoir Gang talde harrigarria da: Napoka Iriako Ander eta Miren, bakoitza oholtzaren ertz batean kokatuak, bigarren mailako paperean (beraien taldearekin daukaten protagonismo totalarekin alderatuta, noski) ezin gusturago nabaritu nituen, tarteka ahots batzuk sartu bazituzten ere. Anderrek gitarra erritmikoa zein bakarlariaren papera ere bete dezake, eta inoiz baino solteago ikusi nuen (agian Napoka Banden garaian bakarrik ikusi nuen horrela), erantzukizun gutxiago (hau nahiko erlatiboa den arren) izateak ematen duen askatasunaz topera gozatzen. Instrumentista aparta dela bagenekien arren, orain sekulako punteoak eta suzko gitarkada zorrotzak botatzen ikusteak txunditu ninduen. Miren Narbaizak gitarrarekin arazo batzuk izan zituen arren, eroso eta gozatzen ere nabaritu nuen, kontzertuaren amaiera aldera bere ahots eztia entzuteko parada eman zigun arte: Momentu horiengatik bakarrik merezi izan zuen bertaratzea.

Baina askoz gehiago dago oraindik: Willis Drummond, euskal hard rockaren talderik onenetako honen bi partaide baitauzkagu zain oholtzan: Xan Bidegain baxuan eta Felix Buff atabaletan. Boskotea osatzeko modurik hoberena, dudarik gabe. Felixek Napoka Iriaren azken diskoan bateria jo zuen, eta bere erregistro guztiekin aho zabalik utzi gintuen Markinan ere, edozer erritmo jotzeko gai dela erakutsiaz. Felixek daukan ukitua magikoa da, txundigarria. Xanek daukan magia berbera. Xanek pasioa jartzen du lehen minututik azkenera, dagoen tokian dagoela. Saltoak, arengak, euforia geldiezina
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak

2 iruzkin

Entzun! 2015-04-29 13:09:43

Eskerrik asko Joseba. Zuzendu dugu jada!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Joseba Larratxe 2015-04-23 11:56:03

Eskerrikasko! Baina uste dut nere anaia MIKEL Larratxetaz ari zaretela hizketan.

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.