entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Arkaitz Villar 2009

VETIVER + FRUIT BATS

Andy Cabic-ek gidatzen duen taldeak autore abestiz osatutako emanaldia eskaini zuen Bilboko Kafe Antzokian. Hasieran folk rock doinuekin hasi zen emanaldia kontzertu rockeroan bilakatuz joan zen kantuek aurrera egin ahala.

Cabic-ek gitarra elektrikoa hartu zuenean indartu egin zen joera hori. Tartean, country-arentzat lekurik ere egon zen eta emanaldi sendoa izan zen San Franciskoko taldeak eskaini zuena. Asko landutako abestiek sortutako giroa oso berezia izan zen, eta konposaketa lan handia erakusten zuten kantuak erakutsi zituzten "Tight Knit" azken lana aurkeztuz. Grateful Dead taldearen bertsio bat ere sartu zuten eta intentsitatea ondo banatu zuten kontzetuan zehar, amaiera aldean berriz ere mantsotu eta gitarra akustikoarekin folk doinuak besarkatuz. Bere ibilbidean landu dituen freak folk doinuak atzean gelditu baziren ere, emanaldiak ez zuen pisurik galdu eta azkenaldian zuzenean ikusi dugun emanaldi sendoenetarikoa eskaini ziguten. Antzokiak erakutsitako aparteko soinuak ere lagundu zuen gerturatu ginenon gozamenenan. Aurretik, Fruit Bats aritu ziren. Chicacokoak ez dira batere ezagunak gurean, hala ere kitarren arteko dialektikak bere country rock, batzuetan americana, doinuak borobiltzen lagundu zuten. Oso emanaldi ona eskaini zuten, laburra izan bazen ere, eta aurrerantzean kontuan izateko taldea da.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.