entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2013/2/23

Victoria Eugenia Antzokia (Donostia) Anari

Ez genuen argazki kamerarik eraman. Argazki hau beste kontzertu bati dagokio. Ez genuen argazki kamerarik eraman. Argazki hau beste kontzertu bati dagokio.
Lehen akordeekin batera oihala altxatzen hasi eta Anari banda osoa Mursegoren txeloarekin batera ikusi bezain pronto, gauaren hotzak eta elurrak antzokiaren kanpoan ahaztuta utzi genituen. Epeltasun goxo bat jabetu baitzen gure bihotz eta gorputzetaz lehen unetik azkeneraino.

Jakina zen, Anarik merezi duen egoitz eta soinu kalitate apartaz gozatu eta dagokion moduan agurtzeko aukerak sortarazitako ikusmina. Ondorioz, bai taldea baita entzuleria bera ere pixka bat urduritu eta zurruntzeko arriskua bazegoen. Baina esan bezala, hasiera hasieratik eroso sentitu ginen denok, beso ezagunen besarkadaren berotasunean gustura.
Eta erosotasun horren barnean kontzertu aparta izan zela esan beharra dago. Garai guztietako kantuak entzuteko aukera izan genuela ere. Zoragarri jo zutela, perfekzio milimetrikoz eta errepertorioa goitik behera menperatuz ere. Baina, aldi berean, agur festa baten zapore gazi gozoa transmititzen zuen denak. Zeruraino iritsi ondoren, garai ahaztezin baten oroitzapen ezin hobea utzi eta norabide ezberdinetan pauso bat eman nahi duten musikari talde baten sentsazioa, alegia. Are gehiago kontzertuaren azken bi kantuetan Lisab
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.