entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

Hasier Larretxea 2006

YANN TIERSEN+KATEL Gazteszena, donostia (2006/02/23)

Oraino, nire bizitzako kontzertua izan zen. Badakit, bai, Ekain, sarrerarik gabe gelditu zinela. Jakin dezazun, ez dizudala amorrurik sortarazi nahi. Nire sentsazioak partekatzea baino ez dut nahi. Eta ez zuen nehongo zerikusirik ukan berak osatu soinu banda ezagunekin (Good Bye Lenin! eta Le Fabuleux Destin d’Amelie Poulain, kasu ), ez eta L’absente zoragarriekin. Bretainiako musikari aparta baino lehen, beti ere, gure belarri eta sentsazio ororen gozamenerako Katel izan genuen Egiako Kultur Etxean.

Poesia eta kantu intimistak uztartzen zituen gitarra baten laguntzaz. Gitarra elektriko indartsua zuen bidelagun. Musikari bakar batek zenbat barreiatu dezakeen ohartu nintzen kontzertuan. Zenbat eman zezakeen. Katelek zinez zapore ona utzi zigun, aho ertzera hurbilarazten dizuten gozoa edo gustuko jakia lez. Eta bertaratu guztiok gustuko ukan genuen, gozo-gozo, nahiz eta arestian adierazi moduan, ez ginen Monmartren sentitu. Ez eta Pariseko karriketarik barna bizikletan. Donostian ginen,bai. Ez ginen ohartuko hasmenta batean, gure begiek ikusi, gure belarriek entzun, gure barrunbeak sentiarazi kontzerturik gogoangarrienetakoa izanen zela. Gero ziur ginen. Yann Tiersenek hain ongi lantzen dituen paisaia bare eta malenkoniatsuetarik parajerik gitarzaleenetara iragan ginen, begien ixte eta irekitze batean baino ez. Esperimentazioa zuen aldarri. Gitarrekin, instrumentuekin oro har. Hor erakutsi zigun musikari handi honek bere trebezia, maisutasuna. Kantatu ere, kantatu zuen. Hasmentatik, jendea adi. Isilik. Emozioak ezin bareturik kanturik ezagunenekin. Kanturik ezagunenen bertsio rockeroak egiazki ederrak izan ziren. Akordeoia, pianoa, mandolina, eta gitarra elektrikoarekin artista handia dela erakutsi zigun, bertze behin. Gauzarik errazena egin zezakeen, baina ez zuen egin: soinu banda ezagunenetako kantuak, bere horretan eskaintzea. Oreka mantentzeaz gain, apusturik zailena egin zigun, bortitzena: rock kontzertu bat eskaintzea. Bai, bai, ez naiz zoratu, nahiz eta planta ukan. Yann Tiersenek zein mundu ikuskera zabala duen erakutsi zigun, zorionez. Bisak etorri ziren ondotik. Eta luze joan ziren. Irri batekin atera ginen zigarreta erretzera. Kontzertuak sortarazi irudiak gainbegiratzera. Gure baitara. Ziztu bizian joan nintzen L’absente erostera. Eta bertze behin, “Aingeruek amestu bizitza” ikusi nuen. Hain ezaguna ez den filma da, zeinean musikari handi honek ere bai parte hartzen duen, soinu bandan. Nire bizitzako kontzertua. Nire bizitzako puska bat. Bizi puska, puskak biziz.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!