entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2010

ZEA MAYS, 2010eko azaroak 27, Plateruena Kafe Antzokia (Durango)

Zea Mys-en kontzertura ez genuen argazki kamera eraman... Zea Mys-en kontzertura ez genuen argazki kamera eraman...
Jendez lepo bete zen Plateruena Era diskoaren aurkezpen biraren baitan Zea Mays bizkaitarrak ikusteko. Hamar urtetik gora elkarrekin daramatzan Errekaldeko laukoteak Bonberenea Ekintzarekin kaleratu berri du diskoa, eta dendetan saldu ordez, taldearen zuzenekoetan eskuratzen ahal da soilik.


Era diskoaren aurkezpen biratxo honetako azken geldialdia zen Durangokoa, aurretik Kukutza III, Gasteizko zein Ziburuko Gaztetxeetan, Ondarroako eta Donostiako Kafe Antzokietan zein Tolosako Bonberenean izan baitzen laukotea labetik atera berria duten Era aurkezteko. Kontzertua ordubeteko atzerapenarekin hasi zen, gehiegizko itxaronaldia ene aburuz, uneak merezi bazuen ere. Izan ere momentu honetan Euskal Herriko rock eszenan dagoen talde handienetako bat dugu Zea Mays, bai diskoen kalitateagatik, bai eskaintzen dituzten sentimenduz betetako zuzenekoengatik. Behin ordua iritsita Ihes eta disko berriko beste bizpahiru abesti jo zituzten gaua berotzen hasteko eta ondoren Morphina eta Elektrizitatea bezalako klasikoen txanda iritsi zen (publikoak ozenki abestu zuen azken hau, Aiora bikain babestuz). Taldearen abesti kuttun horren amaieran bateriarekin arazo txiki bat izan zuten eta ondorioz beste hiru taldekideek kantu pare bat jo behar izan zituzten publikoarekin lortzen hasiak ziren harmonia ez galtzeko (eta bigarrengoz itxaronaldi handirik egon ez zedin).

Behin arazoa konponduta, emanaldiari berriz heltzeko Itsasoa, gaueko hirugarren klasiko goiztiarra. Eta ondoren, Era disko berriko zenbait abesti. Esan daiteke jendartean nahiko erantzun ona izan zutela hauek eta pertsonalki asko gustatu zitzaizkidan zuzenean (myspace-an zintzilikatutako pare bat abesti salbu, diskoa osotasunean entzun gabea nintzen hartara). Biharamunean diskoari entzunaldi ona eman ostean, kantu berriak gustagarriak direla berretsi nuen, kalitate handiko hamabi kantu zaindu, Split 77-ko lagunen programazio aberasgarri eta guzti. Esan dezakegu, Era lana Morphina diskoaren jarraipen alaia dela.

Ordubete pasa eta gero, hiruzpalau minutuko atsedenaren ostean, Negua joan egin da abesti berria entzuteko aukera izan genuen. Aipatutako klasiko horiekin batera, ziur taldearen etorkizuneko kontzertuetako abesti bat izango dela hau ere! Bestetik, bigarren zati honetan Kukutza III-ren omenez egindako abestia zein Sortuz, grabitatearen aurka eta Morphina diskoetako abesti ederrenak entzuteko aukera izan genuen batik bat, tartean Dena, Hondarretik Ondarroara eta Abiadura Handian. Aipatutako arazo teknikoa salbu, soinu bikaina eta argiekin lortutako efektu polita izan zituen kontzertuak (bonbillen arteko jolasa barne). Publikoa kontent eta lau taldekideak berriz, eroso eta esker onez. Amaitzeko, taldearen kantuak dioen bezala, berandu bada ere zaleok behar genuen morphina goxoa jaso genuen Plateruenan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.