entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

Sagardantza 2006-03-05

Acuarela libros Johnny Cash, Man in black

1975. urtean, drogen amesgaiztotik irtendako Johnny Cash izeneko gizon batek idatzitako autobiografia da Man in black. Bere haurtzaroa, lehen urratsak musikan, bere emazteekin eta gurasoekin izandako gora beherak, drogen infernua… den dena lehen pertsonan kontatzen du abeslari handiak. Hortxe dago, behar bada, liburu honen balioa. Beste muturrean, Cash jainkojale eta beato bat ageri zaigu, zeina uneoro izpiritualtasun inozo batean murgiltzen den… (haurrek ere arraro sumatuko zituzten bere argumentuak). Egia esan, zenbait pasarte kenduta, edonor urduri jartzeko moduko autobiografia da. Gainera, abeslariari bizitzea tokatu zitzaizkion urte interesgarri eta mugituei –60ko hamarkada adibidez, Vietnamgo gerrarekin edota eskubide zibilen aldeko borrokekin– buruzko aipamen bat bera ere ez du egiten, beste planeta batean bizi izan balitz bezala. Egia da, modu berean, denborak aurrera egin ahala, Cash bere lehen biografiaren gabeziez ohartu zela eta erlijioari buruzko kontuak, sinplistak eta lañotzat hartuko zituela. Eskerrak.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!