entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

2002-12-02

ALASKA y otras historias de la movida Rafa Cervera (Plaza y Janés, 2002)

Rafa Cerverak argitaratu du Alaska y otras historias de la Movida izenburuko liburua. 70eko hamarkadaren bukaera eta 80ko hasiera. Madril. Almodovarren Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón filma; Kaka de Luxe, Pegamoides, Mcnamara… eta, noski, Alaska, mugimendu guzti honen ikonoa bilakatua. Hamaika alditan gogoratu den garaia. Askatasunaren eztanda bezala saldu diguten mugida… sexua, drogak eta rock & rolla… probokazioa, azalkeria… Hala ere, liburu hau ez da Alaskari buruzko biografia bat, orduko gertaeren eta pertsonaien (musikari, margolari, zine-zuzendari eta eskultoreak) gaineko kronika bat baizik. Liburu honek Pedro Almodovarri eginiko elkarrizketa bat biltzen du ere. Roberto Moso ekarriko dugu lerro hauetara, izan ere bere Flores en la basura web-liburuaren pasarte batean gogoz kritikatzen baitu movida madrileña delako fenomenoa. Zaramako kantari ohiaren aburuz, telebista publikoak puztutako mugimendu bat izan zen, bere garrantzia uste baino eskasagoa (nahiz eta gauza interesgarri batzuk ere egon zirela onartzen duen) eta "probintzietan" egiten zena gutxietsi egin zuena... Hala ere, hoberena zera: Roberto Mosoren arrazonamendua zuzenean irakurtzea eta bakoitzak atera ditzala bere konklusioak.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES
  • Dirty Electronics sitetizadorea egiteko tailerra hilaren 16an Bilbon. 65 €. Info: info@baleamusika.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!