entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

2006-02-04

Bosgarren haria Gaztelupeko Hotsak

Euskarazko liburugintzak oso gutxi jorratu duen esparrua betetzera dator Gaztelupeko Hotsak-ek aurkeztu berri duen Bosgarren haria izeneko liburu bilduma: musika popularraren baitako talde eta artisten inguruko biografiena, hain zuzen ere. Argitaratzaileen hitzetan, “bildumaren asmoa ez da tresna teoriko beldurgarriak sortzea, baizik eta, adituen eta zaletuen laguntzaz ikuspegi historiko-kritiko bat hartzea gure belarriek jaso dutenaz”. Liburuen formatua sakelakoa da eta lehendabiziko lanak hauexek: Jon Eskisabelen Itoiz, hari xingle bat; Gotzon Hermosillaren Ramones, familia maitagarria; Paddy rekalderen The Clash. Punk, rock’n’roll & reggae matxinada eta Asier Leozen Public Enemy. Beltzegi, indartsuegi. Liburuok irakurri ahala, horien iruzkina egiteko asmoa dugu atal honetan bertan. Ongietorri.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!