entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2006-02-01

Bosgarren Haria + Kajatxu Baltza Paper Hotsak

Kantutegia eta musikarekin lotutako liburuekin osatutako Paper Hotsak argitaldariaren liburu sorta berria eta interesgarria eskuragai duzue jada. Batetik, Bosgarren Haria sailak segida izan du hiru izenburu berrirekin: Joxi Ubedak BAP. Bai, ederki idatzi du, Xabi Bordak Jotakie, Urolan pop eta Jon Gurrutxagak Rory Gallagher, kemena eta leialtasuna. Liburu sail honetan, modu pertsonalean Euskal Herriko zein kanpoko musikariei buruz idatzitako testu biografikoak, kantuen letrak eta argazkiak jasotzen dira. Iaz martxan jarri zen sail honi Kajatxu Baltza izeneko argazki liburu sail berria gehitu behar zaio orain. Lehen lana Ikor Kotx, Rock & klick da, 160 orrialdetako argazki liburua, non Euskal Herrian egin diren kontzertuetako argazki bereziak jasotzen diren. Egilea, Jon Urbe prentsa argazkilaria da. Hitzaurreak Fermin Muguruza, Iker Barandiaran, Fernando Kuraia eta Txuriarenak dira. Eta bukatzeko, Txuma Murugarrenek Larrialdietarako irteera liburua osatu du. Kantari beteranoak diskoa eta musikari buruz idatzitako testuak. Literatura eta musika nahasten dira bertan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.