entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2011-04-09

De gira con los Ramones Monte A. Melnick + Frank Meyer (gaztelerako itzulpena Jaime Gonzalo) - Munster Books

New Yorkeko Queens auzoko Ramones punk rock laukotearen biografia anitz idatzi dira duela hamabost urte taldea desegin aurretik zein ondoren. Baina eskuartean dugun hau Ramones familiako kide batek idatzitakoa da, hots, Frank Meyerren laguntzarekin Monte Melnick taldeko bosgarren ramoneak eginikoa (autobiografia kontsideratu liteke beraz). Melnick taldearen sorrera unetik amaierara arte (1974-1996) taldeko road managerra izan zen eta sekulakoak eta bi bizi izan zituen munduan barrena Joey, Jhonny, Dee Dee eta konpainiarekin. Beraz, badu zer kontatu Ramonesen 2263 kontzertu antolatu dituen Melnickek!

Diseinu txukuna duen azal gogorreko liburu honek argazki, afixa zein bestelako bitxikeria grafiko mordo bat jasotzeaz gain, noizbait Ramones taldeko musikari izan (orotara 8 kide) zein gainontzeko bidaide, lagun, kazetari, jarraitzaile, interesatu, oholtzakide eta inguruko musikariei egindako hamaika elkarrizketen pasarteak dakartza. Eta azpimarragarria zein ezohikoa deritzot liburuaren hitzaurrean Ruta 66 aldizkariko sortzaile eta liburuaren gaztelerako itzulpena egin duen Jaime Gonzalok dioen bezala, triunfalismo eta zintzotasunaren arteko oreka lortu duela Monte Melnickek. Izan ere, taldearen une goxoak zein arrakastak kontatzeaz gain, izandako bronka eta momentu gogorrak zein bestelako miseriak ere bildu ditu 300 orrialde pasatxotan, esan bezala, guztiak elkarrizketa formatuan. Gabba, Gabba, Hey! irakurle, lehenengo pertsonan jasotako New Yorkeko familia (ez hain) maitagarriaren ezinbesteko ondarea da beraz aipaturiko liburu autobiografikoa.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.