entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2004-02-02

HAMAR ELKARRIZKETA Iker Barandiaran (Apokaliftin Kultur Elkartea)

Karlos Mahoma, Pablo Cabeza, Juankar Muga, Eskroto, Evaristo, Mikel eta Aitor Gorosabel, Belen Mijangos, Mikel Kazalis, Kike Turmix eta Jabi Destruye dira Iker Barandiaran kazetariak Hamar Elkarrizketa izenburuko liburura bildu dituen pertsonaiak. Editoreek dioten bezala, pertsonai hauek hamaika ikur dira, 80. hamarkadako eztanda musikala ulertzeko hainbat eta hainbat argibide emango dizkigutenak, beti ere modu sosegatuan, patxadaz egindako hamar elkarrizketa luze eta mamitsuren bitartez. Hala ere, aipatu beharra dago egileak ez zeukala buruan liburu bat egitea elkarrizketak egiten hasi zenean. Liburuarena gero bururatu zitzaien ideia izan zen. Izan ere, badira lau urte "Putz" aldizkarirako elkarrizketa luzeak egiteari ekin ziola Ikerrek eta tarte horretan egindako lanaren emaitza da liburu hau, "Putz" aldizkariko orrien artean lau urtean zintzilik egon eta gero esku artera umotuta etorri zaigun fruitua, gerora begira musikaren gaineko dokumentu garrantzitsua izango dena.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.