entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2009-12-04

Istorio bat kameraren atzean Aitor Arregi ‘Txisto’-ren argazkiak (Andoaingo gaztetxea)


Aitor Arregi ‘Txisto’-k (1960-1994) kontzertuetan egin zituen zuri-beltzezko 3.000 argazki baino gehiago ikusten ahal dira orrialdeetan eta liburuarekin batera argitaratu duten DVDan. 80ko hamarkadaren erdialdetik 90eko hamarkadaren hasierara arte egin zituen aipatu argazkiak, ia denak Andoaingo gaztetxean.

Irudi bilduma ederra da, aparta. Euskal Herriko eta kanpoko hardcore, punk eta rock taldeak jotzen ikusten ahal dira, eta baita kontzertu horietara bildu ziren ikus-entzuleak ere, taldeari begira, kantari, dantza batean edo jauzika.

Bap!!, Ximorra, Tortura Sistematika, Porkeria T, Eizen, Rudio de Rabia, Karkaxa, LDB, Txorromorro, M-ak, Iñor, Estigia, Anestesia, RIP, Kortatu, Danba, Belladona, Heriotza, Hertzainak, Baldin Bada, Potato, Cicatriz, La Polla Records, IV. Reich, Subterranean Kids, L’Odi Social, BGK, Lärm, Negazione, Kina, Verbal Assault, Scream, Toxic Reasons, Snuff, Jingo de Lunch eta beste hamaika talde ikus daitezke.

Garai baten lekuko dira argazki horiek. Orduko gaztetxe, etxe okupatu, fantzine, irrati libre, musika talde eta herri mugimendu askoren espirituaren ispilu: autogestioa, auzolana, elkartasuna, aldarria, ‘do it yourself’ (zuk zeuk egin ezazu), ‘non profit’ (diru irabazirik ez, inor ez aberasteko edo inork dirua ez egiteko beste batzuen bizkar)…

Andoaingo gaztetxeak gorazarre egin nahi dio Txistori argazki liburu honen bitartez, oharkabean garai bateko mugimenduaren eta filosofiaren testigantza betirako gorde zuen lagunari.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Vinyland Donostiako 63. Zinemaldian estyreiantuko da. Irailaren 18tik 26ra.
  • Leize gipuzkoarrek urriaren 16an argitaratuko dute beren disko berria: Cuando te muerden. www.produlamrecords.es
  • BILBAO LIVE’16 2016ko uztailaren 7, 8 eta 9an egingo da Kobetamendin. Bonoak jada salgai: www.bilbaobbklive.com
  • Kaos Urbano madrildarren Estatuak hil zituen kantuan Fermin Muguruzak ta Podri Rat-Zinger-ek kolaboratu dute.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!