entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2003-06-02

JESUS MARI ARTZE, ttakunaren esku isila Juan Luis Zabala (Zumarte, 2003)

Artze anai ezezagunaren bibliografia hau txalapartariaren heriotza (2002) eta urtebetera argitaratu da. Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak prestatutako liburuan Jesus Artze-ren ibilbide musikala eta pertsonala agertzen zaigu, bere jarrera eredugarria maila artistikoan zein etikoan nola gauzatu zen azalduz, ttakun hotsak erakarrita. Biografiak Jesus Artze txalaparta jotzen nola hasi zen kontatzen digu, Ez Dok Amairu euskal kultur mugimendu berritzailearen inguruan, JosAnton anaiarekin estuki eraman zuen ibilbidean. Zabalak egituraketa zatitua eman dio liburuari, abesti desberdinetako doinuek disko edo kontzertu bati esanahia osatzen dioten bezala. Hala, Jesus Artze bizi izandako gertakari sozial eta politikoen testuinguruan kokatzen da, JosAnton anaiaren poema ederren artean, garaiko argazki eta afixa historikoak erreproduzitzen dira, edo txalapartaria ezagutu zutenen artikuluak jasotzen dira (esaterako, Atxagak Argian plazaratu zuena). Beste euskal musikarien itzalean egon bada ere, Mikel Laboa edo I
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.