entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

Gotzon Hermosilla 2009-12-12

Lluvia, hierro y rock’n’roll Historia del rock en el Gran Bilbao (1958-2008) Álvaro Heras (Ediciones Sirimiri 2008)

Lagun batek esandakoa komentatzen zigun aurrekoan Alvaro Heras liburuaren egileak. Hark zioenez, munduan oso hiri gutxi egongo dira honen moduko lanik daukatenak, bertako rock eszenaren historia hain xehe eta zehatz kontatzen duten liburuak. Eta, seguru asko, arrazoia dauka lagun horrek. Alvaro Heras Bonzos eta Painkillers taldeetan ibilia da, eta aspaldi bururatu zitzaion Bilbo eta inguruko herrietako rockaren historiaren nondik norakoak jasotzea. Haren egitasmoaren berri izan genuen gehienok pentsatu genuen oso ideia polita zela, baina nekez lortuko zuela egunen batean gauzatzea. Eta gutxien espero genuenean, liburua plazan agertu da, eta mundu guztia aho bete hortz gelditu da.
150 elkarrizketa egin ditu Alvarok liburua osatzeko, Bilboko rock eszena barrutik ezagutu duten musikari, kazetari, aditu, zale eta abarrekin, eta horrekin osatu du liburuaren hezurdura. Protagonistei ahotsa emanda, egileak lortu du istorio barregarriz eta pasadizo jakingarriz beteriko narrazioa osatzea, zehatza, aberatsa eta datuz ondo hornitua, baina dibertigarria eta irakurterraza aldi berean. Hamarkadaka egituratu du liburua, baina estilo batzuei (punka, rock’n’rolla, heavy metala eta abar) atal bereziak eskaini dizkie, eta rock prentsa, irratigintza, fantzineak, drogaren eragina eta beste hainbat kontu ere jorratzen ditu bereziki. Alde grafikoaren ikuspegitik, berriz, sekulako harribitxia da liburua, ehunka argazki zahar, kartel, sarrera, fantzine eta abar agertzen baitira.
Bilbokoa izan ala ez, Euskal Herriko rockaren historia interesatuz gero, eskuratu beharrekoa da liburu hau. Banaketa egilea bera egiten ari denez, zailtasunak egon daitezke zenbait lekutan aurkitzeko, beraz, onena da historiarockbilbao@gmail.com helbidera eskatzea.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!