entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

Sagardantza 2009-12-03

Musikagida 09 Euskal Herriko musika talde gazteen gida (Gazte sarea)

Euskal Herriko musika taldeen Musikagida 09 txalotu baino ezin dugu egin. Gaztesareako jendeak lan bikaina egin du alde guztietatik begiratuta. “Baina…” gutxi jartzen ahal dira holako lan bati. Kontratu diskografikorik gabeko taldeen musikgida da hau, bigarrena, lehendabizikoa duela bi urte atera baitzen eta zaharkitu antzean gelditu delako. Talde berriak sortu, zeuden beste batzuk desagertu... Berritu beharra zegoen finean, eta emaitza esku artean dugu.
Herrialdez herrialde antolatuta, Euskal Herriko talde mordoaren (300etik gora) fitxak dakartza, estilo, biografia labur, kontaktua eta diskografiarekin. Programatzaile, musikazale, kazetari edota informazio bilatzaileentzako oso baliagarria da gida hau. Hemen dago egungo euskal musikaren mapa zabal bat (noski, ez daude talde denak). Bestalde, irrati libre, musika irratsaio, fanxine eta aldizkari, webzine, gaztetxe eta gazte asanblada, rock argazkilari eta grabaketa estudio mordoaren kontaktuak dakartza liburu honek.

Edizio txukuna lantzeaz gain (diseinu garbia, copyleft-ari buruzko artikulua, argazki galeriak…) 300 mp3 bildu dituzte bi CDtan. 300 kanta beste horrenbeste taldeenak. CDak noski, liburuarekin batera datoz. Denetarik dago, gauza oso onak eta oraindik lokalean ordu asko sartu behar dituzten taldeen kantuak ere. Estiloei dagokienean ere, basoan landare aniztasuna aurki dezakegun moduan, askotariko lore, zuhaitz eta belar aurkituko dugu hemen: goxoak, garratzak, arantzadunak, gogorrak, dibertigarriak, pozoitsuak… Bakoitzak aukera ditzala gustukoen dituenak. Hori bai, mp3-an datozenez, entzule bakoitzak bere aukeraketa egin dezake bere irakurgailu eramangarrian, etxean edo nahi duen lekuan entzuteko…
Eta naturalista jarri garenez, eta lore dezente bota diogunez Musikagidari, nahiz eta lore jaletzat ez dugun geure buruak, ez eta lorezaintzat ere, honaino gida honen iruzkina. Ea ureztaketa on baten ondotik, talde sendo eta talentudunak (edozein estilotan) ateratzen diren zerrenda honetatik etorkizunari begira eta zerrenda horretan jada dauden talde on eta talentudunak sendotzen eta hazten diren.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!