entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2004-02-03

NUESTRA REBELI Johnny Green (Gamuza azul)

Johnny Green Londoneko rocker handikote bat da eta betaurreko lodi beltz batzuk unibertsitario itxura ematen diote. 1977. urtean "The Clash" izeneko talde berri baten kontzertua ikustera joan zen eta harrez geroztik banda horren musika, indarra eta zurrunbiloarekin maiteminduta, txoferrarena, laguntzailearena eta nork daki zenbat gauza gehiago egiten hasi zen haientzat. Ez ziren gehiago banatuko. Jakina da, aurrerago, "The Clash" punk rockaren talde handiena bilakatu zen eta gure laguna, Johnny, horren guztiaren testigu zuzena izan zen. Ia nahi gabe. Ze ederrak bizitzaren gorabeherak! Hau abentura liburu bat bezala idatzia dago. Edo ontzi pirata bateko egutegia bezala. Aurrera egin ahala, talde mitiko honen eguneroko saltsak ezagutzen ez dago aspertzerik. Engantxatu egiten zara. Musika, entseguak, kontzertuak, birak, krestak, drogak, tabernak, sexua, multinazionalak, hotelak, hegazkinak, istiluak, polizia, atxiloketak, Sex Pistols, larru beltza
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.