entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

Jabier Lopez 2010-12-09

Oooh, My Soul!!! La Explosiva Historia De Little Richard Charles White (Penniman Books)

Bartzelonako Penniman zigiluak (orain ere liburu argitaratzailea) “Oooh, My Soul!!!: La Explosiva Historia De Little Richard” liburuaren gaztelerazko edizioa argitaratu du. Charles White egilearen biografia baimendua da. Bertan, Richard Wayne Penniman txikiaren historia zoragarria kontatzen da, batzutan garratza, bestetan irriz lehertzekoa. Little Richard pertsonai errepikaezina da, bere indarra, bere presentzia, bere jarrerarengatik, eta baita bere itxurarengatik ere, bere piano basatiarengatik, bere bizitza sexual ikaragarriarengatik, beste musikariengan izan zuen sekulako eraginarengatik… Little Richard-ek 50. hamarkadan ekin zion bere ibilbideari rhythm & blues eszenaren baitan eta rock and rollaren sustatzaile eta agitatdore handienetako bat izan zen. Elvis Presleyk “handienatzat” hartu zuen, Ostis Redding-ek aldiz, bere “inspiraziotzat”. Penniman-ek egiten duen lan txukunaren beste adierazle bat da liburu hau.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!