entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

Txo!? 2006-04-02

Public Enemy. Beltzegi, indartsuegi 5. Haria .Asier Leoz

5. Haria bildumaren baitan argitaratutako liburuxka honek errepaso azkarra egiten du Public Enemy taldearen historia eta oinarrietan. Liburuak, irakurtzeko arina, orri nahikotxo eskaintzen dizkio Public Enemy sortu zeneko eszena eta egoera azaltzeari eta baita ere taldearekin oso erlazio estua duen Do the right thing (Spike Leeren pelikula) aztertzeari, akaso gehiegitxo. Egia da, dena den, bai eszena bai pelikularen azterketa eta analisiarekin oso ongi azaltzen direla taldeak berak salatzen eta aldarrikatzen dituen gaiak eta arazoak. Horren talde ideologiko eta borrokalariari buruzko edozein liburutan bezala, gizarte eta politika arazoak betetzen dituzte orriok eta idazleak berak antzeko iritzia duela agerian uzten du liburuan zehar, lan hau Public Enemyren mezuaren adierazgarri bilakatzen delarik. Bukaeran orritxo gehiegi kantu hainbaten letren itzulpenekin, baina lagungarriak dira kantu bakoitzaren aurrean sartzen dituen lerroak, non kantuaren testuingurua aipatzen den kantua bera hobeto ulertzeko.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!