entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

2002-09-12

ROAD MOVIE Gotzon Hermosilla (Alberdania/Zerberri)

“70eko hamarkadako New Yorkeko punk musika mugarria izan zen gure bizitzan, baina baita Kaliforniako hardcorea ere. 80ko hamarkadaren hasieran, gazte mukizu batzuk punkaren herentzia hartu eta azken muturrera eramaten saiatu ziren, kantuen abiadura eta letren gordintasuna areagotuz. Germs, Black Flags, Dead Kennedys… Gerora mundu osora hedatuko zen mugimenduak han izan zituen bere hastapenak. Leku haiek ezagutzeko aukerak ere izugarri erakartzen ninduen”. Horiek eta beste arrazoi batzuk izan zirela medio abiatu zen liburu honen egilea Estatu Batuetara, hara joateko proposamen jasoz gero. Dorre bikiek oraindik zutik zirauten New Yorkera irisi zenean. Bertan hasten da, ehunka filmek elikatutako “imaginarioaren” eta errealitatearen arteko bidai hau. Hemendik aitzinera egileak bere sentsazioak, aurkikuntzak eta bizipenak helarazten dizkigu, zintzotasunez, musikarekin uztartzen dituelarik hainbatetan. Musikazale amorratu baten aurrean gaudela ez dudarik izan. Hala, izen anitz agertzen dira liburuaren orrietan zehar, besteak beste CBGB areto mitikoa, Steve Wynn (Dream Sybdicate), Teh Queers, Paty Smith, Tilt, The Dickies, Legal Weapon, Buzzoks… Baina Gontzon Hermosillak bestelako abenturak eta pasadizoak kontatzen ditu, musikarekin zerikusirik ez dutenak. Izan ere, NY-en hasi eta Estatu Batuetako mendebaldean zehar eginiko bidaia batek askorako ematen baitu…
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!