entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

Sagardantza 2006-04-01

The Clash.Punk, rock ¨n¨oll & reggae matxinada 5. Haria.Paddy Rekalde

Di-da. Irakurtzen hasi eta konturatzerako bukatu dugu Paddy Rekaldek 5. Haria liburu bildumarako idatzi duen The Clash taldeari buruzko historia. Sakelako liburuen zeregina betetzen du lan honek, eta punka bide berrietan sartu zuen talde politiko honen ingurukoak laburbiltzen dizkigu. Taldearen testuingurua kokatzen du egileak eta hortik abiatuta diskoz diskoko historia kontatzen digu.
Kontakizunean taldearen letra esanguratsu batzuk tartekatu dizkigu itzulita, asko eskertu dugun detailea. Aitzitik, sakontasun pittin bat gehiago faltan bota dugu batzuetan (taldekideen arteko harremanak, izaera, abestien sormena…).
Bestalde, ez legoke gaizki liburu bilduma honen barrualdeko itxura formala zertxobait hobetuko balitz.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!