entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Webguneak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Webguneak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2004-04-04

GAZTESAREA.NET www.gaztesarea.net

Duela urtebete, "Gaztesarea" goiburua zuen atari baten berri izan genuen. Segituan jakin genuen atari bat baino gehiago zela, baita komunikazio egitasmo zabalago bat zela, gazteek gazteentzako egina, eta gazteen arteko harremanak lotzea helburu zuena, eztabaida, hausnarketa eta informazioa baliatuz. Bada, hamabi hilabete bete dituzte eta jotafuego segitzen dute hasierako xede horiei jarraiki. Orain arte esandakoak hala ere, konkrezio gutxi dauka, hain zuzen ere atariak asmo guzti hauek edukien bidez mugatzen eta zabaltzen baititu. Esaterako, "Gaztekale" atalean kontsumismoa, familia edota komunikazioari buruzko dossier mardulak dira irakurgai eta "Gaztesarea Info"n berriz gizarte informazioa eta berri politikoak. Bestelakoa da "Gozategi"k eskaintzen duena: sexua, erotismoa eta giza harremanak. Musikari eskainitako atal bat ere badute, "Musikale" izenekoa. Bertan kontzertuen kronikak, elkarrizketak eta erreportajeak dira irakurgai. Gainera, berriki "Hika Mika" atalean musikari buruzko eztabaida zabaldu dute eta horretarako dossier mardul eta osatua utzi dute irakurgai eztabaidarako abiapuntu gisa. Baina Gaztesareak anitz gauza gehiago eskaintzen ditu, hemen logikoa denez kabitzen ez direnak. Hortaz, hoberena atarian sartzea duzue eta zuek gehien interesatzen zaizkizuen gauzak deskubritzea. Izan ere, asko dago irakurtzeko eta ikusteko
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.