entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Webguneak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Webguneak

2004-02-02

HERRIKO BURDINA www.herrikoburdina.net

Harritua hartu dugu "Herriko Burdina" webgunea gure begietara zabaldu denean. Euskal Herriko metalaren inguruko tokia da: ehuneko ehunean euskalduna, informazioz gainezka eta atal anitzekin hornitua. Baina joan gaitezen astiro eta urratsez urrats… Euskal herriko taldeen sailkapena eta berauen berri, estekak eta kontaktuak, diskoen, maketen eta klasikoen balorazioak, kantuak jaisteko atala, bisita liburua eta foroa, eta nola ez, berriak, azken ordukoak… Eta adi, izan ere metal taldeez osaturiko CD bat prestatzen ari baitira: "Altzairu Berria". Lehen CD bilduma hau diskorik kaleratu gabeko talde gazteez osaturik egongo da. Talde edo abesti kopurua zehaztu gabe dagoen arren, 15-20 bitartekoa izatea espero dute webguneko arduradunek. Diotenez, “lehentasuna euskaraz abesten duten taldeek izango dute, nahiz eta erdarazkoak ez ahaztu. Musika estiloei dagokienean, ez dugu mugarik jarriko, baina lehentasuna izango dute metal tradizionala (heavy, thrash, death, black, gothic, ...) eta hard-rock musika jorratzen duten taldeek.” Herriko Burdinaren atzean Iñaki Esnaola eta kolaboratzaile talde majo bat dago. Metalzale, heavy klasiko edo muturreko soinuen maitaleentzako. Lan polita, zalantzarik gabe. Maketak bidaltzeko helbidea: Herriko Burdina Marrutxipi kalea 53, 3C 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!