entzun.com


Hemen zaude -> Kritikak / Webguneak
Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Webguneak

2002-12-12

NONTZEBERRI.COM Kultura on-line (www.nontzeberri.com)

Nontzeberri.com euskal webgunea, edo hobeki esanda, ataria dugu. Bere helburua kultura ahalik eta zentzu zabalenean jaso eta sarean zabaltzea da. Literatura, Ikus-entzunezkoak, Artea, Bertsotan, Musika eta Eszena dira webgune honen sei atal nagusiak. Horrez gain, Zeuk Sortu deritzon atala ere badago, non erabiltzaileei euren sorkuntza lanak plazaratzeko aukera ematen zaien. Izan ere, Nontzeberrikoen asmoa gune interaktibo bat lortzea da, non edozein motako sortze-lanak (eta edozein formatuan) lekurik izanen duten: Hitza, audioa, bideoa, argazkia, animazioa... edo zehatzago esanda: poemak, ipuin laburrak, argazkiak, net-artea, pinturak, bideo-lanak, bertsoak... Eta hori gutxi balitz, musika-foroak, bidaiak, inkestak, bilatzaileak, agenda… eta abar luze bat dira nabigatzailearen eskura ere. Nontzeberrikoek abisatzen dute: “Arrakasta, Operazioa, Zaborra... gogoko hitzak badituzu, hau ez da zure tokia. Honako gune honetan uste dugu kultura gauza ederra dela. Beste barik. Bestelako gehigarririk gabe”.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Baionako Roni taldeak Jeiki bideoklipa aurkeztu berri du.
  • Bilborock aretoak 15 urte bete ditu. Zorionak.
  • Love of Lesbian taldearen La Noche Eterna disko berria bihar (hilak 22) salgai.
  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!