Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lanzaroteko "Sancocho metálico" fanxinea ezaguna genuen bere paperezko bertsioan, baina aspalditik ez genuen haren berri. Lanzaroten egiten zen musika eta kontrainformazioari buruzko argitarapen hau. Kasualitatez, sarean barrena nabigatzen ari ginela, fanxine horren oinordeko birtualarekin topatu ginen! Hala uste dugu behintzat, izen berdina duelako eta kontrakulturaren espresioak dituelako ardatz nagusi, paperezko bertsioa bezala. Hau esanda, ondoko edukiak aurkitu ditugu Sancocho birtualean: punk, hardcore eta metal taldeen gaineko informazioa, berriak, artikuluak, elkarrizketak, notizia kontrainfomatiboak (adibidez, Pititako irratiak emititzeari utzi diola esaten dute), mp3 atal majo bat eta hainbat esteka interesgarri. Foroa ere badute eta fanxine kanariarren zerrenda (guretzako) bitxi bat. Sorpresa hartu dugu bai, Sancochorekin berriz topatzean.