"Zurt" taldeak bere webgunea itxuraldatu du berriki. Musikaz lagundutako sarrera batek ongi etorria egiten dio bisitariari eta ondotik bete betean barneratu talde bizkaitarraren unibertsoan. "Zurt"en historia, diskografia, argazkiak, abestien letrak eta MP3-ak aurkituko ditu nabigatzaileak modu erraz batean.
Taldea 2000ko urtarrilean sortu zen Iñaki Susunagak, Sukak, bultzatuta. Euren lehen diskoa, "Itxaropena", urtebete beranduago argitaratu zuten IZ diskoetxearen eskutik. Bigarren lana berriz, "Aurrera" izenburukoa, 2002ko Durangoko azokan aurkeztu zuten. DDTrekin batera argitaratua, "Aurrera" honek zortzi abesti jasotzen ditu, heavy rock estilokoak. Taldea Iñaki Sunsunaga, Juan Liébana, Edu Fernández, Iker Eskurza eta Javi Arruabarrenak osatzen dute.