harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



Disko berriaren azala.

MUNLET IZENEKO MUNSTROA HAZI DA DISKO BERRIA ARGITARATZEKO

Mendaroko taldeak Cañón (Gaztelupeko Hotsak) izeneko disko berria argitaratuko du aurki. Anita Lady Fingers eta Ina Herr Professor jatorrizko kideei musikari berriak gehitu zaizkie (Oscar Alvarez, Arkaitz Garai eta Sergio Llanos). Emaitza, punk eta elektronikaren arteko kanoikada berri bat da.


Diskoaren azala.

“SKA MADNESS!” BILDUMAK TWO TONE GARAIA INSPIRATU ZUTEN JATORRIZKO ABESTI KLASIKOAK BILDU DITU

Joan den mendeko 70etako hondarrean eta 80etako hasieran gertatu zen 2Tone iraultza inspiratu zuten hogei abesti klasiko biltzen duen bilduma interesgarria osatu du Rhoda Dakkar musikariak. Early reggae estiloko jatorrizko kantuok Pioneers, Symarip, Maytals, Danny Ray, Guy Lombardo, Jackie Edwards taldeek eta artistek sinatu zituzten, besteak beste.


Disko berriaren azala.

LAUROBA TALDEAREN SINGLE BERRIA DESKARGATU NAHI DUZU?

Donostiarren azken lanaren lehen singlea, Egunarekin, doan deskarga dezakezu Gor diskoetxearen webgunetik.


R&B beltza eta zuria.

DONOSTIA R&B MOJO WORKIN’ FESTIBALA BURUTUKO DA LEHEN ALDIZ MARTXOAREN 19 ETA 20AN

Bi egunez, R&B-esak Donosita hartuko du. Izan ere, hiriko Gure Gauza kolektiboak Donosita R&B Mojo Workin’ festibalaren lehen edizioa antolatu du. Hitzordua martxoaren 19 eta 20an da. Kontzertuak eta dj saioak egonen dira bi egunotan.


HFO.

HALF FOOT OUTSIDE TALDEAREN AGURRA

Iruñeko Half Foot Outside (HFO) taldeak bere ibilbidea etetea erabaki du, noiz eta bere ibilbideko unerik gozoenean zegoenean. Taldekideak sakabanatuta bizitzeak eragin du hein handi batean taldearen desegitea. “Talde bezala hazteko” ezintasunak eboluzio koherente eta zintzo bati akabera eman dio. Iruñean eta Bartzelonan joko dituzte azken bi kontzertuak.


Jok-en diskoaren azala.

JOK, INOIZ EZ DA BERANDU

Jokin Larrazak, Uncle Mussels taldearen buru izan zenak, disko oso pertsonala argitaratu du Jok izenpean. Pertsonala bai, baina horrek ez du esan nahi bakarrik egon denik. Izan ere Xabi Strubell, Juantxo eta Xabi Zeberio eta Eñaut Balentziaga izan baititu bidelagun.


Jaialdiaren afixa.

BIDASOA BURNING AKOUSTIK FESTIVAL 2010

Martxoaren 19an, larunbatarekin, burutuko da Bidasoa Burning Festivalaren laugarren edizioa Psilocybenea aretoan (Hondarribia). Joseba Irazoki, Napoka Iria eta Sorkun arituko dira modu akustikoan. Izan ere, hori baita aurtengo nobedaderik inportantena, formatu horretan eginen baitituzte kontzertuak.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ...

 

Documento sin título

<< Martxoa 2010
AstAstAstOstOstLarIga
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

AMPARO SÁNCHEZ “Bizitzan ez dugu presarik izan behar”

Ahots nekatu batekin agurtu nau Amparo Sánchezek telefonoan, ahots nekatua baina pozez beterikoa. 2008 arte Amaparanoiako abeslaria izan zenak Tucson-Habana lan berria kaleratu berri du, oraingo honetan bakarka. Bere Kafe Antzokiko larunbateko (eta ostiraleko Andoaingo) kontzertuaren aurretik elkarrizketa berezia eskaini dio Entzun!-i, zeinean argi uzten duen indar handiko emakumea den Amparo garapen prozesu sakonean aurkitzen dela.

IKER GOENAGA denbora eta distantzia

Ibilbide bat musikari gisa. Lau disko. Hainbat urte. Iker Goenaga Zizurkileko musikariak hurbileko zein urruneko kantuak bildu ditu laugarren pausoan. Tradizioari eutsiz, baina hautsiz. Soinu txikia, baina bihotz handia.

Sadly The Future is no longer what it was

Leyland Kirby • Ambient
Lau ordutik gaineko iraupena eta hiru CD betetzen dituen neurri epikoko lana da hau. Barnean unibertso musikal oso bat gordetzen duela dirudi, urtetarako entzumen eta gozamenerako adina emanez. James Kirby-ren aurreko proiektuetan bezala (The Caretaker) oinarria Stockport-eko diska denda zahar batean aurkitutako 78rpm disken soinu zikinean dago.

Sesion #2

Soziedad Alkoholika • Hardcore-metal...
Beltza zena txuri bihurtu da. Zuzenak ziren mezuak, zeharkakoak dira, orain. Gazte gaiztoak ziren hasiberritan Soziedad Alkoholika taldekoak. Egun, gaizto badira, baina ez horren gazte.

Pintxatu

Askoren artean • askotarikoa
A fuego negro aspalditik ezagutzen dugunok, badakigu hango sukaldean doinu beltzak nagusi direla. Taberna eta jatetxe izateaz gain, argitalpen ezberdinei esker, Donostiako eragile kulturala ere bilakatu da. 2008an A Fuego Negro, pintxos y viñetas komiki liburua kaleratu zuten. Marrazkiei esker, tabernaren sorrera ezagutu genuen. Orain aurkezten diguten Pintxatu diskoan, bertan entzun daitezkeen doinuez gain, bere sukaldeko giroekin bat datozen kantuak entzun ditzakegu. Fermin Muguruzak bildutako kantuak dira, guztira 19, eta A fuego negroko sukaldariek jaki bat sortu dute kantu bakoitzarentzat.

 

 

 

 
     
footer