harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



BUITRAKER-EK AGUR ESATEKO ERABAKIA HARTU DU

Buitraker-ek bere ibilbidea eteteko erabakia hartu du. Iruñeko taldeak irailean eskainiko ditu bere azken kontzertuak, agur kontzertuak bihurtuko direnak. Ondoren, taldeari atsedena emanen diote hamar urte luzeko ibilbidearen ostean.


Agur esateko arrazoien artean taldekideen egoera pertsonalek eta lan kontuek pisu handia izan dute. Taldekideek ateak erabat itxi ez dituzten arren, taldea desegintzat hartu behar da, epe luze baterako bederen. Gero gerokoak...
Buitraker metala, rocka eta elektronika nahasten dituen talde euskalduna da. Hiru lan argitaratu dituzte: “Lurrun makina” eta “Homologao” (Gor) eta 2005eko hondarrean “Urrezko kabiak” (autoekoizpena).
Hortaz, adi egon, hemendik aurrerako kotnzertuak emanen dituzten azkenekoak izanen baitira!

Documento sin título

DONOSTIAKO PIRATAK MUSIKA LEHIAKETA

Musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratek Musika Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko epea abuztuaren 9an amaituko da. Saria, Donostiako trinitate plazan jotzea.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

WILLIS DRUMMOND LAPURTARREK ZUZENEKO DISKO BERRIA ARGITARATUKO DUTE AURKI

2009ko irailaren 19an Willis Drummond taldeak Psilocybenean eman zuen kontzertua argitaratuko du Bidehuts plataformak.

BIDE ERTZEANEK ABESTI BERRIZ OSATUTAKO DISKOA PLAZARATUKO DU UDAZKENEAN

Leidor Sessions zuzeneko diskoa argitaratu eta berau plazaz plaza aurkezten ibili ondotik, lan berri batekin datoz tolosarrak: Don Inorrez izeneko diskoa, 2010eko udazkenean plazaratuko dena. Bide Ertzeanen abesti berriak izanen ditugu gozagai lau urteren bueltan.

WE ARE STANDARD TALDEAK “AITORMENA” KANTAREN BERTSIOAREN GRABAZIOA AMAITU DU ETA ERREMIXEN DISKO BAT KALERATUKO DU UDA OSTEAN

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu du Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsioa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udazkenean kaleratuko den Loving Gaztea diskoaren barruan dago. Loving Gaztea diskoa Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzera dator eta bizkaitarrekin batera, Berri Txarrak, Barricada, Ken Zazpi edota Su ta Gar taldeek parte hartuko dute.

TXAPEL REGGAE JAIALDIAK 20 URTE BETE DITU ETA BIZIKI OSPATUKO DUTE UZTAILAREN 17AN

Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren XX. urteurrena (1990-2010) ospatuko dute uztailaren 17an. Bizkaiko kostaldeko herri honek askotariko erritmo jamaikarrak hartuko ditu. Besteak beste, Chulito Camacho, Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh Seyni & Yeliba eta Bad Sound System arituko dira. Eta betiko lez, doan!

 

 

 

 
     
footer