harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



BERRI TXARRAK-EK BI HILABETEKO BIRA IRAGARRI DU, ASIA ETA EUROPAN BARRENA

Talde nafarrak Japonia eta Taiwan bisitatuko ditu lehen aldiz eta ondoren Alemania, Irlanda eta Portugalen joko du. Baina lasai, abiatu aurretik Euskal Herrian ere izanen ditugu.

Eta orain Asia!!!
Berri Txarrak taldeak nazioarteko bira berria egingo du martxotik aurrera. Osotara 30 kontzertutik gora iragarri ditu hirukoak, areto zein festibalak barne. Azken hauen artean, apirilaren 20ean Berlinen izango den Move Against G8 jaialdi erraldoia nabarmendu daiteke.
Bira luze honek bi zati nagusi izango ditu: batetik, Asiara egingo duten lehendabiziko bisita, Japon eta Taiwanen arituko direlarik. Bigarren zatia –jarraian–, Europan barnakoa izanen da, Alemania eta Irlandan ardaztuko delarik.
Azken urteotan Berri Txarrak-ek maiz jo du azken herrialdeotan, geroz eta harrera hobea erdietsiz. Bira luze honen atariko gisa, Berri Txarrakek emanaldi sorta iragarri du, Euskal Herrian (martxoaren 3an Iruñeko Totem aretoan), Galizian eta Espainian.


Atarikoak

2007-03-03 IRUÑEA – Atarrabia, TOTEM aretoa, 22:00
2007-03-07 SALAMANCA, Sala The Irish River
2007-03-08 SANTANDER (Kantabria), Sala Heaven
2007-03-09 SANTIAGO DE COMPOSTELA (Galiza), Sala Nasa
2007-03-10, CANGAS (Galiza), CS A Tiradoura

ASIAN TOUR

2007-03-16, TAICHUNG CITY (Taiwan) GrooveCity
2007-03-17, TAICHUNG CITY (Taiwan) Grooveyard
2007-03-18, TAIPEI (Taiwan), The Wall
2007-03-21, NAGOYA (Japan), Club Up Set
2007-03-22, HAMAMATSU (Japan), Mescalin Drive
2007-03-23, TOKYO, Shibuya, The Game
2007-03-25, TOKYO, Roppongi, Rock Factory
2007-03-27, TOKYO, Sangenjaya, Heaven's Door

ETA BUKATZEKO

2007-04-07 FRANKFURT (Germany - D) Café Exzess
2007-04-09 HAMBURG (D) Hafenklang im Exil
2007-04-10 OCHTRUP (D) Jugendkulturcafe Hubi
2007-04-12 KARLSRUHE (D) Substage
2007-04-14 DORFEN (D) JuZ Dorfen
2007-04-16 HANNOVER (D) Béi Chéz Heinz
2007-04-17 MÜNCHEN (D) Sunny Red
2007-04-20 BERLIN (D) Move Against G8!! (Maria am Ufer)
2007-04-21 REMSCHEID (D) Kraftstation
2007-04-25 DUBLIN (Ireland) Voodoo Lounge
2007-04-26 DERRY (Ireland) Sandino’s
2007-04-27 BELFAST (Ireland)
2007-04-28 GALWAY (Ireland)
2007-04-29 CORK (Ireland)
2007-05-19 KIEL (Germany)
Move Against G8!! (Alte Meierei)
2007-05-26 LISBOA (Portugal)




Documento sin título

DONOSTIAKO PIRATAK MUSIKA LEHIAKETA

Musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratek Musika Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko epea abuztuaren 9an amaituko da. Saria, Donostiako trinitate plazan jotzea.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

WILLIS DRUMMOND LAPURTARREK ZUZENEKO DISKO BERRIA ARGITARATUKO DUTE AURKI

2009ko irailaren 19an Willis Drummond taldeak Psilocybenean eman zuen kontzertua argitaratuko du Bidehuts plataformak.

BIDE ERTZEANEK ABESTI BERRIZ OSATUTAKO DISKOA PLAZARATUKO DU UDAZKENEAN

Leidor Sessions zuzeneko diskoa argitaratu eta berau plazaz plaza aurkezten ibili ondotik, lan berri batekin datoz tolosarrak: Don Inorrez izeneko diskoa, 2010eko udazkenean plazaratuko dena. Bide Ertzeanen abesti berriak izanen ditugu gozagai lau urteren bueltan.

WE ARE STANDARD TALDEAK “AITORMENA” KANTAREN BERTSIOAREN GRABAZIOA AMAITU DU ETA ERREMIXEN DISKO BAT KALERATUKO DU UDA OSTEAN

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu du Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsioa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udazkenean kaleratuko den Loving Gaztea diskoaren barruan dago. Loving Gaztea diskoa Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzera dator eta bizkaitarrekin batera, Berri Txarrak, Barricada, Ken Zazpi edota Su ta Gar taldeek parte hartuko dute.

TXAPEL REGGAE JAIALDIAK 20 URTE BETE DITU ETA BIZIKI OSPATUKO DUTE UZTAILAREN 17AN

Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren XX. urteurrena (1990-2010) ospatuko dute uztailaren 17an. Bizkaiko kostaldeko herri honek askotariko erritmo jamaikarrak hartuko ditu. Besteak beste, Chulito Camacho, Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh Seyni & Yeliba eta Bad Sound System arituko dira. Eta betiko lez, doan!

 

 

 

 
     
footer