harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



LISABÖREN ‘EZLEKUAK’ ETA ZEA MAYS-EN ‘MORPHINA’ 2007KO EUSKAL DISKO ONENAK

Lisabö taldearen Ezlekuak Entzun! aldizkariaren aburuz eta Zea Mays taldearen Morphina irakurleen aburuz dira 2007 urteko euskal disko estimatuenak. Petti, Audience, Deabruak Teilatuetan, Sexty Sexers eta Borrokan taldeen lanak ere nabarmendu dira.







Entzun! aldikzaria egiten dugun kazetari eta musikazaleen artean egindako bozkan Lisabö taldearen Ezlekuak diskoa gailendu da 2007ko urteko disko onena bezala. Bigarren Pettiren On geratu da, hirugarren Audienceren Trying wings on roots, laugarren Borrokan-en Hitzez ulertu ezin dena omendu nahiko nuke. Oraintxe! eta bosgarren Sexty Sexers-en Urkamendi Blues.

Entzun.com-eko irakuleen artean egindako bozketan aldiz, Zea Mays-en Morphina nagusitu da, eta ondotik Lisabören Ezlekuak (bigarren), Deabruak Teilatuetan-en 1973 (hirugarren), Pettiren On (laugarren) eta Sexty Sexers-en Urkamendi Blues (bosgarren) sailkatu dira.

Oharra:
Bozketa sistema berdina izan da kazetariontzako eta irakurleentzako. Hemendik gure esker berezia bidali nahi diegu parte hartu duten irakulre guztiei, asko izan baitzarete parte hartzera animatu zaretenak!


ENTZUN! ALDIZKARIAREN KUTTUNAK

1. LisaböEzlekuak (Bidehuts)
2. PettiOn (Gaztelupeko Hotsak)
3. AudienceTrying wings on roots (Noizpop)
4. Borrokan Hitzez ulertu ezin dena omendu nahiko nuke. Oraintxe! (Autoekoizpena)
5. Sexty SexersUrkamendi Blues (Gaztelupeko Hotsak)

6. Joseba Irazoki & BelardianPobre gara (Hirsuta Records)
7. Willis DrummondAnthology (Autoekoizpena)
8. YakuziHot balneario (Autoekoizpena)
9. Deabruak Teilatuetan1973 (Bonberenea Ekintzak)
10. MunletClínica de Ruidos (Transpop)

11. Street AlarmZuek gorrotatzen (Puzkarra Records)
12. Plan BVer, Oír, callar (Puzkarra Records)
13. GariEsperantzara kondenatua (Elkar)
14. Jabier MuguruzaKonplizeak (Elkar)
15. The BrontësWays to nowhere (Astro Discos) / SaioaParticular land (Moonpalace Records) *


ENTZUN! IRAKURLEEN KUTTUNAK

1. Zea MaysMorphina (Bonberenea Ekintzak)
2. LisaböEzlekuak (Bidehuts)
3. Deabruak Teilatuetan1973 (Bonberenea Ekintzak)
4. Petti On (Gaztelupeko Hotsak)
5. Sexty SexersUrkamendi Blues (Gaztelupeko Hotsak) / AudienceTrying wings on roots (Noizpop) *

6. Borrokan Hitzez ulertu ezin dena omendu nahiko nuke. Oraintxe! (Autoekoizpena)
7. KatamaloBihotz bakartien kluba (Gor)
8. GoseGose (Baga-Biga)
9. MutedSena (Baga-Biga)
10. Txuma MurugarrenMarginalia (Gaztelupeko Hotsak)

11. THCPositive (Autoekoizpena)
12. Gu ta GutarrakBertso berriak eta lagun zaharrak (Lanku)
13. Café TeatroSei (Foehn) / KokeinMundu margotu berri bat (Gaztelupeko Hotsak) *
14. Mamba BeatMaba beat (Gaztelupeko Hotsak)
15. Askoren arteanIrun Lion Zion in Dub (Talka) / Willis DrummondAnthology (Autoekoizpena) / YakuziHot balneario (Autoekoizpena) *

*Puntu kopuru berdina lortu dute bozketan.


Gogoetarako hainbat puntu
. Atentzioa deitzen du nola Zea Mays talde bozkatuena izan den irakurleen artean eta nola Entzun! egiten dugunon artean, bozkak jaso baditu ere, lehen postuetatik urrun gelditu den.
. Lisabören kasuan aldiz, kazetari eta irakurleen adostasuna ia erabatekoa izan da.
. Petti, Borrokan, Audience, Deabruak Teilatuetan eta Sexty Sexers-en diskoak baloratzeko unean ere adostasun handia egon da (batzuek zein besteek lehen 10en artean aukeratu baitituzte), ez ordea gainontzeko diskoekin.

Documento sin título

DONOSTIAKO PIRATAK MUSIKA LEHIAKETA

Musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratek Musika Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko epea abuztuaren 9an amaituko da. Saria, Donostiako trinitate plazan jotzea.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

WILLIS DRUMMOND LAPURTARREK ZUZENEKO DISKO BERRIA ARGITARATUKO DUTE AURKI

2009ko irailaren 19an Willis Drummond taldeak Psilocybenean eman zuen kontzertua argitaratuko du Bidehuts plataformak.

BIDE ERTZEANEK ABESTI BERRIZ OSATUTAKO DISKOA PLAZARATUKO DU UDAZKENEAN

Leidor Sessions zuzeneko diskoa argitaratu eta berau plazaz plaza aurkezten ibili ondotik, lan berri batekin datoz tolosarrak: Don Inorrez izeneko diskoa, 2010eko udazkenean plazaratuko dena. Bide Ertzeanen abesti berriak izanen ditugu gozagai lau urteren bueltan.

WE ARE STANDARD TALDEAK “AITORMENA” KANTAREN BERTSIOAREN GRABAZIOA AMAITU DU ETA ERREMIXEN DISKO BAT KALERATUKO DU UDA OSTEAN

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu du Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsioa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udazkenean kaleratuko den Loving Gaztea diskoaren barruan dago. Loving Gaztea diskoa Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzera dator eta bizkaitarrekin batera, Berri Txarrak, Barricada, Ken Zazpi edota Su ta Gar taldeek parte hartuko dute.

TXAPEL REGGAE JAIALDIAK 20 URTE BETE DITU ETA BIZIKI OSPATUKO DUTE UZTAILAREN 17AN

Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren XX. urteurrena (1990-2010) ospatuko dute uztailaren 17an. Bizkaiko kostaldeko herri honek askotariko erritmo jamaikarrak hartuko ditu. Besteak beste, Chulito Camacho, Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh Seyni & Yeliba eta Bad Sound System arituko dira. Eta betiko lez, doan!

 

 

 

 
     
footer