harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



ZUEN KASETE AZALAK NAHI DITUGU ENTZUN! LIBURUAN ARGITARATZEKO

Kasetearenak egin duela ematen du. Horregatik, betiko galdu baino lehen, behintzat joandako garai horietan zuek diseinatu zenituen kasete-azalak argitaratu nahiko genituzke. Azaroan kaleratuko dugun Entzun! liburuan (badator paperezko Entzun! berriz ere!) berauek agertzea da asmoa. Bidaliguzue zuek egindako diseinuak kasete-zintak apaintzeko. Irakurri hemen nola parte arte hartu!!!

Parte hartu!!!

Musika gordetzeko eta entzuteko euskarrien artean, kaseteak jasan du kolperik gogorrena. CDaren eta (ondoren) formatu digital berrien agerpenak ahaztuen putzura bidali du formatu hau, egun 28-30 urtetik gora dutenek (gutxi gora behera) horrenbeste erabili zutena!!!
Kasetea, musika azkar eta merke eskuz esku pasatzeko erabili genuen, binilozko diskoak (gero CDak, kotxean entzuteko adibidez) kasete zintara jaitsi genituen orain mp3-ak i-podera jaisten diren bezala (ejem, pixkat behartua alderaketa, egia da), eta formatu honetan entzun zuen askok eta askok bere gaztarako musika gehiena.

Bada, kasetearenak egin du (edo hori ematen du). Zaila izanen du azken urteotako iraultza teknologikoari aurre egitea. Egun, diseinu lanetan ageri da bakarrik kasetearen irudia, retroa den horrek erakargarritasun berezia duelako segur aski.
Hau guztia dela eta, Entzun! aldizkariak bere omenalditxo xumea egin nahi dio kaseteari.


AZALAK NOLA BIDALI

* Azaroan argitaratuko dugun Entzun! liburuan zuek diseinatutako kasete-azalak agertu nahiko genituzke. Berdin zaigu teknika (collagea, han-hemendik hartutako argazki itsatsiak, errotuladoreekin egindakoak, boligrafoz, arkatzez, plastidekorrez…).
Zure nobioak oparitu zizun kantu sorta hori –oso azala landuarekin (nahiz eta sikiera intentzioak balio gehiago izan emaitza baino)-–, zuk zuretzako egin zenuena edo lagun batek oparitu zizuna… jasotzea nahiko genuke.

* Azal onenak, dibertigarrienak, frikienak, landuenak, erakargarrienak, orijinalenak, txarrenak baina “puntu” polita dutenak, kuriosoenak… argitaratuko ditugu Entzun! liburuan eta webgunean (beranduago). Webgunean azal guztiak argitaratuko dira.

* Bidali zuen azalak jpg formatuan ondoko helbidera: entzun@entzun.com.

* Scaner-ik ez baduzu edo teknologien oso lagun eza bazara, posta arruntaz bidaltzen ahal diguzue azala. Gutunazalean zuen etxeko helbidea jartzea ez ahaztu, gero azalaren itzulketa egiteko. Helbide honetara bidali behar diguzue azala:
Entzun! aldizkaria
Antsoain 1, behea
31014 Iruñea-Nafarroa


* Azalak bidaltzeko azken eguna: irailak 30, asteartea (mailez eta posta arruntaz).

* Parte hartzaileen artean Entzun! produktuez osatutako bost pack zozketatuko ditugu. Pack-ak bi DVD, disko bat eta Aho Bete Doinu liburuaren ale bat bilduko ditu.
Zozketan parte hartu nahi ez baduzue, baina zuen kasete-azalak bidali nahi badizkiguzue, zehaztu iezaguzue mesedez.
Zozketan parte hartu nahi duzuenoi eskertuko genizueke zuen diseinua igotzerakoan zuen etxeko helbidea helaraziko bazenigute mail berean (ez ahaztu posta kodea).

* Pertsona bakoitzak BOST azal igortzen ahal ditu gehienera jota.

Documento sin título

DONOSTIAKO PIRATAK MUSIKA LEHIAKETA

Musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratek Musika Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko epea abuztuaren 9an amaituko da. Saria, Donostiako trinitate plazan jotzea.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

WILLIS DRUMMOND LAPURTARREK ZUZENEKO DISKO BERRIA ARGITARATUKO DUTE AURKI

2009ko irailaren 19an Willis Drummond taldeak Psilocybenean eman zuen kontzertua argitaratuko du Bidehuts plataformak.

BIDE ERTZEANEK ABESTI BERRIZ OSATUTAKO DISKOA PLAZARATUKO DU UDAZKENEAN

Leidor Sessions zuzeneko diskoa argitaratu eta berau plazaz plaza aurkezten ibili ondotik, lan berri batekin datoz tolosarrak: Don Inorrez izeneko diskoa, 2010eko udazkenean plazaratuko dena. Bide Ertzeanen abesti berriak izanen ditugu gozagai lau urteren bueltan.

WE ARE STANDARD TALDEAK “AITORMENA” KANTAREN BERTSIOAREN GRABAZIOA AMAITU DU ETA ERREMIXEN DISKO BAT KALERATUKO DU UDA OSTEAN

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu du Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsioa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udazkenean kaleratuko den Loving Gaztea diskoaren barruan dago. Loving Gaztea diskoa Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzera dator eta bizkaitarrekin batera, Berri Txarrak, Barricada, Ken Zazpi edota Su ta Gar taldeek parte hartuko dute.

TXAPEL REGGAE JAIALDIAK 20 URTE BETE DITU ETA BIZIKI OSPATUKO DUTE UZTAILAREN 17AN

Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren XX. urteurrena (1990-2010) ospatuko dute uztailaren 17an. Bizkaiko kostaldeko herri honek askotariko erritmo jamaikarrak hartuko ditu. Besteak beste, Chulito Camacho, Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh Seyni & Yeliba eta Bad Sound System arituko dira. Eta betiko lez, doan!

 

 

 

 
     
footer