harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



SA-K BADAJOZEN EMATEKOA ZUEN KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA JAZARPENAREN ONDORIOZ

Soziedad Alkoholikaren aurkako bidegabekeriak ez du etenik. Egun batzuk lehenago Salamancan gertatu bezala, otsailaren 26an talde gasteiztarrak Badajozen ematekoa zuen kontzertua ere bertan behera gelditu zen antolakuntzak jasandako mehatxuengatik.

Guraizeak berriz, SA-ren kontra.

“Explota Zerdo” eta “Síndrome del Norte” kantuen letrek terrorismoa goraipatzen zutela argudiatuz, 2004. urtea AVT-ek (Asociaciónb Victimas del Terrorismo) salaketa jarri zuen SA-ren aurka. Urte bereko irailean, Baltasar Garzón epaileak bertan behera utzi zuen kasua. Horrekin konforme ez eta 2005eko otsailean berriro aurkeztu zuten taldearen aurkako salaketa, baina berriz ere atzera bota zuten. Azkenik, Grande-Marlaska epaileak onartu zuen AVT-ren eskakizuna eta 2006. urtean SA-ko kideak epaituak izan ziren. Audientzia Nazionalak taldeko bost kideak errugabetzat jo zituen, abesten dituzten kantuen letrek ez dutela terrorismoa goraipatzen adieraziz, ezta biktimak mespretxatzen. Ondorioz SA taldeko kideak absolbitu egin zituen. Estatutuko fiskaltzak bere aldetik, errekurritu ere ez zuen egin sententzia.

Taldeak, bere aldetik, behin eta berriz argudiatu izan du ez dutela ETA-ren jardunarekin bat egiten, ez dituztela ETA-ren ekintzak babesten eta euskalduna izatea zein poliziaren aurka abestea ez dela etakide izatearen sinonimo.
Baina AVT eta alderdi ultraeskuindarrak sententziarekin pozik ez eta SA-ren aurkako kanpainarekin jarraitu zuten. Mehatxuak mehatxu, SA “Mala Sangre” diskoa aurkezteko egiten ari den biraren baitan aurrez Salamancan gertatu bezala, otsailaren 26an Villanueva de la Serena herriko Mattrix Aretoan eskaintzekoa zuten kontzertua bertan behera gelditu zen. Antolakuntzak, kontzertua ospatuko ez zela ikusirik eta zalegoa ahalik eta gutxien kaltetzeko, Badajozeko COC aretoa aukeratu zuen ordezko gisa. Hala ere, mehatxuek ez zuten etenik izan eta kontzertua azkenean bertan behera gelditu zen.

Aipagarria da, “Mala sangre” biraren baitan jada kontzertuak eskaini dituzten makina bat tokitan sarrerak agortu dituztela: Guadalajara, Leon, Valentzia, … Gurean eskainiko dituzten hurrengo emanaldiak: martxoaren 14an Ezpeletan eta martxoaren 18an Gasteizen.

Documento sin título

DONOSTIAKO PIRATAK MUSIKA LEHIAKETA

Musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratek Musika Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko epea abuztuaren 9an amaituko da. Saria, Donostiako trinitate plazan jotzea.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

WILLIS DRUMMOND LAPURTARREK ZUZENEKO DISKO BERRIA ARGITARATUKO DUTE AURKI

2009ko irailaren 19an Willis Drummond taldeak Psilocybenean eman zuen kontzertua argitaratuko du Bidehuts plataformak.

BIDE ERTZEANEK ABESTI BERRIZ OSATUTAKO DISKOA PLAZARATUKO DU UDAZKENEAN

Leidor Sessions zuzeneko diskoa argitaratu eta berau plazaz plaza aurkezten ibili ondotik, lan berri batekin datoz tolosarrak: Don Inorrez izeneko diskoa, 2010eko udazkenean plazaratuko dena. Bide Ertzeanen abesti berriak izanen ditugu gozagai lau urteren bueltan.

WE ARE STANDARD TALDEAK “AITORMENA” KANTAREN BERTSIOAREN GRABAZIOA AMAITU DU ETA ERREMIXEN DISKO BAT KALERATUKO DU UDA OSTEAN

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu du Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsioa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udazkenean kaleratuko den Loving Gaztea diskoaren barruan dago. Loving Gaztea diskoa Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzera dator eta bizkaitarrekin batera, Berri Txarrak, Barricada, Ken Zazpi edota Su ta Gar taldeek parte hartuko dute.

TXAPEL REGGAE JAIALDIAK 20 URTE BETE DITU ETA BIZIKI OSPATUKO DUTE UZTAILAREN 17AN

Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren XX. urteurrena (1990-2010) ospatuko dute uztailaren 17an. Bizkaiko kostaldeko herri honek askotariko erritmo jamaikarrak hartuko ditu. Besteak beste, Chulito Camacho, Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh Seyni & Yeliba eta Bad Sound System arituko dira. Eta betiko lez, doan!

 

 

 

 
     
footer