harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



AZKENA ROCK JAIALDIAK JAKINARAZI DITU JOKO DUTEN IA 20 TALDE, TARTEAN CHRIS ISAAK ETA KITTY, DAISY & LEWIS HIRUKO GAZTEA

Orain bai. Behar bada, Kiss-en parte hartzea gutxiegi iruditu zitzaigun Azkena Rock bezalako jaialdi baten "aurkezpen ofiziala" egiteko. Eta ez taldea gutxiesten dugulako, baizik eta talde bakarra zelako. Orain ordea, antolatzaileek jakitera eman berri dute talde sorta polit bat, eta esan dezagun, gustu orotariko zaleak kontent utziko dituela, izan ere, izenburuan aipaturikoez gain, Gov't Mule, The Black Lips, The Jim Jones Revue, El Vez, The Damned edota Airbourne arituko baitira Mendizabalako esparruan.

Tupeen itzulera.

Kontent egon daitezke rock and rollaren aldaera zuzen eta egosi gabekoaren zaleak (punka barne) edota hard rock gihartsuagoa maite duten horiek. Izan ere, batzuentzako edo besteentzako, segur aski, Azkena Rock-eko antolakuntzak jakitera emandako talde zerrendak itxura ona edukiko du. Kiss-ekin batera, askotariko taldeak igoko dira Mendizabalako oholtzara ekainaren 24tik 26ra bitartean:


* KITTY, DAISY & LEWIS. Haien lehen diskoa entzun duenak Erresuma Batuko gazte hiruko hau ikusi nahiko ditu ezinbestean. 50eko teknologia erabiliz grabatu zuten estreinako diskoa, 20 urte inguru dituzte, indiar jatorrikoak dira eta haien rock and rollak 50eko jitea dauka. R&B!!! Segur aski, kontzertu onenetako bat izanen da aurten. Tupeen itzuleraren mezulari sutsuenak!
* KISS
* CHRIS ISAAK
* EL VEZ. Ikusten baduzu, ez zara damautuko. Irakurri iaz basteron emandako kontzertuaren kronika “Kronika Zuzenak” atalean.
* GOV'T MULE. Berriz bisitan datorkigu Gasteizera zale mordoa daukan banda hau.
* THE DAMNED. Punk.
* THE JIM JONES REVUE. Rock and roll basatia eta saturatua. Uuuh!
* AIRBOURNE. AC/DC gustuko dituzu? Orduan segur aski, hauek ere.
* THE BLACK LIPS. Irakurri gure Erreportajeak atalean garaje punkzale hauei buruzko artikulua.
* IMELDA MAY. Rockabillya gustatzen zaizu?
* NRBQ. Jazz eta blues eraginak.
* TOILET BOYS. Punk/hard rock.
* THE HOT DOGS! Jon Iturbe eta Iñigo Agirrebalzategi buru dituen euskal talde rockzaleak disko berria aurkeztu berri du: “Nothing but a bad day” (GP). Aurki Entzun!en izanen ditugu.
* TEDDY THOMPSON. Country / folk.
* DAN BAIRD & HOMEMADE SIN
* THE LEGENDARY SHACK SHACKERS. Nashvilleko rockabilly, bluesa…
*THE RUSSIAN ROULETTES. Garajea.
* BASKERY. Country-punk.
* 77
* MAGGOT BRAIN. Irakurri azken Entzun! liburuan talden hoen azken diskoarei buruzko iruzkina.

Documento sin título

DONOSTIAKO PIRATAK MUSIKA LEHIAKETA

Musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratek Musika Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko epea abuztuaren 9an amaituko da. Saria, Donostiako trinitate plazan jotzea.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

WILLIS DRUMMOND LAPURTARREK ZUZENEKO DISKO BERRIA ARGITARATUKO DUTE AURKI

2009ko irailaren 19an Willis Drummond taldeak Psilocybenean eman zuen kontzertua argitaratuko du Bidehuts plataformak.

BIDE ERTZEANEK ABESTI BERRIZ OSATUTAKO DISKOA PLAZARATUKO DU UDAZKENEAN

Leidor Sessions zuzeneko diskoa argitaratu eta berau plazaz plaza aurkezten ibili ondotik, lan berri batekin datoz tolosarrak: Don Inorrez izeneko diskoa, 2010eko udazkenean plazaratuko dena. Bide Ertzeanen abesti berriak izanen ditugu gozagai lau urteren bueltan.

WE ARE STANDARD TALDEAK “AITORMENA” KANTAREN BERTSIOAREN GRABAZIOA AMAITU DU ETA ERREMIXEN DISKO BAT KALERATUKO DU UDA OSTEAN

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu du Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsioa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udazkenean kaleratuko den Loving Gaztea diskoaren barruan dago. Loving Gaztea diskoa Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzera dator eta bizkaitarrekin batera, Berri Txarrak, Barricada, Ken Zazpi edota Su ta Gar taldeek parte hartuko dute.

TXAPEL REGGAE JAIALDIAK 20 URTE BETE DITU ETA BIZIKI OSPATUKO DUTE UZTAILAREN 17AN

Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren XX. urteurrena (1990-2010) ospatuko dute uztailaren 17an. Bizkaiko kostaldeko herri honek askotariko erritmo jamaikarrak hartuko ditu. Besteak beste, Chulito Camacho, Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh Seyni & Yeliba eta Bad Sound System arituko dira. Eta betiko lez, doan!

 

 

 

 
     
footer