harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



KRAKOVIA SOUND funk eta disko musika Polonia komunistan

70. hamarkadako hasieran, funk eta disko musikak arrakasta itzela izan zuen Polonia komunistan. Mendebaldeko erritmo hauek Baltiar kostaldetik sartu eta barru aldeko hirietan errotu ziren nagusiki. Krakovia izan zen Krakovia Zdrowy (Cracovia soinua) izeneko fenomeno honen epizentroa.

Lennes.

Eddies.

Garvis.

The Gert Jonnys

Ivan Henrys.

Iraupen labur baina emaitza oparo eman zuen Cracovia Zdrowy mugimenduak. Iraultza honen osagaiak: sustrai beltzeko dantza musika, folk poloniar herrikoia, etxean egindako sintetizadoreak, ingelesez kantatutako bertsio eta kantu plagiatuak… guztia poloniar abertzaletasuna eta sinismen katolikoarekin nahastuta. Garaiko Polonian musika errezeta honek ezin zuen gehiegi iraun jakina.

Zirudienaren kontra, gobernuak ez zuen gaizki ikusi Krakovia Zdrowy mugimendua eta hain zuzen, onespen hura izan zen sindikatu antikomunistak mugimenduaren kontra izatearen arrazoia. 80. hamarkada iristerako guztiz desagertua zegoen Krakovia Zdrowy. Guk ordea omenaldia egin nahi diegu garai zail eta ingurune ez erosoegian, euren instrumentuak hartu (eta sortu) eta Polonia gris hartan herriz herri musika, dantza, sexua eta moda ikuspegi propioa izaten saiatu ziren heroi hauei.


The Gert Jonnys

Grzegorz Rokita potoloaren taldea. The Gert Jonnys mugimenduaren gospel atala litzateke. Krakoviako gazteria katolikoaren talde kuttuna izan zen. 1975. urteko udan jaiotakoei taldearen arrakasta handiena izan zen I love Marysienka baladaren semeak deitzen zaie oraindik. Egun Grzegorz Rokita apaiza da.


Ivan Henrys

Poloniako Rolling Stones gisa ezagunak. Ez ziren katolikoen begiko Adam Has kantariaren estilo sexual nabarmenegiagatik. Taldea desegin egin zen Has oraindik 18 urte ez zituen neska batekin harrapatu zutenean. Altzairuzko teloia gurutzatu zuen mendebaldean izar izateko. Ez zuen lortu eta Berlingo kaleetan ibili zen noraezean zendu zen arte.

Garvis

Krakovia soinuaren gailurra. Funk izerditsua, oinarrizkoa baina itsaskorra. Instrumentu jole eta konpositore gisa ere talentu handiko taldea osatu zuten. Mendebaldean ere arrakasta izateko guztia zuten. Zoritxarrez, Bratislavako jaietara jotzera zihoazenean auto istripu bat izan eta partaide bat ezik, beste guztiaz bertan hil ziren.


Lennes

Eddies taldearekin batera Poloniako fan fenomenoaren ikur ziren. Bi taldeen artean ez zen sekula harreman onik izan. Fanek ordea bizkarra eman zieten Mordecai Garocha kantaria eta Josef Lipska, bateria jolea harreman homosexualak zituztela zurrumurrua zabaldu zenean.


Eddie

Komertzialenak. Ez ziren onenak baina eurena da Krakovia doinuaren himnoa: Funky poland. 1978. urtean, Gdask hirian ematen ari ziren kontzertu batean, Kondrat kantariak begi bat galdu zuen untzigintza sindikatuko partaide batek objektu metaliko bat bota zionean. Krakovia doinuaren amaieraren sinbolotzat hartze da gertakizun hau.

Documento sin título

STIFF LITTLE FINGERS TALDEAK BI KONTZERTU EMANEN DITU EUSKAL HERRIAN

Garai batean aurkezpenik beharko ez lukeen punk taldeak (behar bada gaur egun ezta ere), bi kontzertu emanen ditu gurean urriaren hasieran, non eta Durangon eta Atarrabian. Durangon gainera, Cock Sparrer eta beste talde askorekin arituko dira.

"AMERIKANUAK" DOKUMENTALEKO SOINU BANDA ARGITARATUKO DU BIDEHUTSEK

Audience taldeak Amerikanuak dokumentalarentzat grabatutako soinu banda argitaratuko du Bidehuts plataformak.

ATOM RHUMBAREN DISKO BERRIA "GARGANTUAN MELEE" DEITZEN DA ETA LEHEN ALDIZ EUSKARAZKO KANTU BAT SARTU DUTE

Atom Rhumbak 14 kantuz osaturiko diska berriaren grabazioa bukatu du. Bere izenburua "Gargantuan Melee" izango da. Taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

 

 

 

 
     
footer