harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



BIKE 3.0 non zinen zu 80ko hamarkadan?

Hirugarren diskoarekin datorkigu Bike kolektiboa (Bilbao Kolektibo Elektronikoa), Bike 3.0 izenekoa, aurreko Bike 1.0 eta Bike 2.0-ren ostean. Orain arte, haien asmoa Euskal Herrian elektronika egiten zuten taldeen abestien bildumak egitea izan bada ere, oraingoan RRV-aren hit klasikoen bertsio elektronikoak egitea eta ekoiztea erabaki dute. Ez arazorik gabe, 80. hamarkadan grabatutako magnetofoi zinta originalak lortzea ez baita gauza erreza izan, batzuetan ezinezkoa, lege arazoak medio edota hauetako asko desagertu direlako.

Irudia: Bike kolektiboa.

Irudia: Bike kolektiboa.

Diskoan parte hartu duten Insertbeat, Dr. J. Mimoloco, J.L. Canal, Gose, PlanetaLeta, Lab 7, Dr. Pinsapo vs LaHaine, Backbone eta GZK elektronika alorreko taldeek 80. hamarkadako Eskorbuto, Zarama, Cicatriz, La Vulpes, La Polla Records, Delirium Tremens, Hertzainak, Kortatu, Barricada eta RIP taldeen hit klasikoen bertsio elektronikoak egin dituzte. Abesti batzuetan, talde hauen jatorrizko musikarien kolaborazioa izan dute, eta horrela, Barrikadako El Drogasek, Zaramako Roberto Mosok, Vulpeseko Mamenek eta Delirium Tremenseko Andoni Basterretxeak parte hartu dute proiektuan.

Ideia berriei buelta asko eman ondoren, Bilbao Kolektibo Elektronikoak –Bikek– ohiko lerroa utzi dute, hau da, Euskal Herrian elektronika munduan dabiltzan taldeen bilduma egitea ez dute xede izan oraingo honetan. “Nahiko modu naturalean, 80. hamarkadako punk rock eta euskal rock erradikaleko bertsioak egitea erabaki dugu Bike 3.0 honetan. Bertsiook hutsetik egin ditugu, sanplerrik erabili gabe, eta kasu batzuetan jatorrizko abeslarien kolaborazioa izan dugu”, azaltzen digu Unai Gonzalez ekoizleak eta Bikeko kideak.
Horretarako, bertsio hauen multipista originalak bilatzen hasiak, abentura honen konplexutasunaz ohartu ziren: “Elektronikaren ohiko lerroa erremixak edo audio originalak nahastea gure lehen asmoa izan arren, konturatu ginen kasu askotan grabazio originalak eskuratzea ezinezkoa zela, asko eta asko desagertuta daudelako. Horregatik, bertsiook zerotik egitea erabaki genuen”, jarraitzen du Bikeko eta Insert Beat musika taldeko kide honek. Xabier Letamendia ‘Leta’ (El Inquilino Comunista, PlanetaLeta...) izan da Bike 3.0 disko berri honetako kolaboratzailetako bat. “Produkzio bide berriak zabaltzen ditu Bikek, agian zigilu batean tokirik ez dutenak”, esan digu Letak eta berak egindako bertsioaren gorabeherak azaldu dizkigu: “Delirium Tremenseko bateria jole Andoni Basterretxearekin jarri nintzen kontaktuan euskal rock erradikaleko erremixak egiten ari ginela eta Deliriumekin zerbait egitea nahi genuela esateko. Ez!, esan zidan. Berriro ere azaldu behar izan nion proiektua. Berehala animatu zen eta azkenean ahotsa eta gitarra pista batzuk grabatu ahal izan ditugu berarekin Ikusi eta ikasiren bertsioa egiterakoan”, jarraitzen du Letak. “Andoni bera Delirium da, eta hainbat gauza jatorrizko bertsiotik aldatzerakoan, ez zen oso eroso sentitzen”, jarraitzen du Unai Gonzalezek, irribarre txikiaz. Letak charlesak eta bateria erritmoak sartu dizkio eta Unaik pare bat sintetizadore erabili ditu, Ikusi eta ikasiren 35 minututako bertsioa egiteko. Hala ere, bertsio luze hau Bikeren kontzertuetan dugu entzungai soilik, diskoko bertsioa askoz ere laburra baita.

ARAURIK EZ

Hamar bertsio, egungo musika elektronikoa egiten duten hamar talde ezagunen eskutik biltzen dira Bike 3.0 honetan. “Nahiko disko koherentea da”, diosku Unai Gonzalezek. “Hemen ez da egon araurik, eta diskoan parte hartu duten taldeek, bakoitzak aukeratu du zeinen bertsioa egin. Hala ere, jatorrizko talde asko kanpoan geratu dira, MCD kasu”. Beste kontu bat izan da jatorrizko taldeen abeslariak hilda daudela. RIPen bertsioaren kasu bakarra da jatorrizko abeslariaren ahots grabatua erabili duguna”, dio Unaik. Eskorbutoren kasuan, arazo legalei egin behar izan diete aurre Bikeko lagunek, eta baita “musika elektronikoaren inguruan Euskal Herrian dauden aurreiritziei. Hala ere, El Drogas Iruńetik etortzeak ala Mamen bera kolaboratu izanak, asko esaten du sortzaile hauei buruz. Oso giro ona izan da gure artean”.

Orduko grabazio sistemak ere mintzagai izan dute Bikeko lagunek. “90. hamarkadan hasi ginen ochopistak erabiltzen, baina kontuan izan behar da 80. hamarkadan ez zirela egun ezagutzen ditugun grabazio sistemak eta teknologia. Carlos Kreatorrek berak grabatzen zituen behin eta berriro zinta berdinean, eta batek daki non dauden eta ez ote diren desagertuak. Kasu askotan arazoak izan ditugu jatorrizko zintak eskuratzeko, arazo legalak ere izan dira tarteko. Horregatik erabaki genuen 0tik sortzea”.

Documento sin título

"ARGAZ(NI)KIAK" PROIEKTUA GETXOPHOTON

Moda garaikidearen ikur bat da gure musika "idoloak" kamisetetan inprimaturik eramatea. Ohitura honi jarraiki, The Balde aldizkariak hiritarrak argazkien euskarri bihurtu ditu "Argaz(ni)kiak" proiektuaren bitartez. Proiektu hau Getxophoto ekimenaren barruan kokatua dago.

STIFF LITTLE FINGERS TALDEAK BI KONTZERTU EMANEN DITU EUSKAL HERRIAN

Garai batean aurkezpenik beharko ez lukeen punk taldeak (behar bada gaur egun ezta ere), bi kontzertu emanen ditu gurean urriaren hasieran, non eta Durangon eta Atarrabian. Durangon gainera, Cock Sparrer eta beste talde askorekin arituko dira.

"AMERIKANUAK" DOKUMENTALEKO SOINU BANDA ARGITARATUKO DU BIDEHUTSEK

Audience taldeak Amerikanuak dokumentalarentzat grabatutako soinu banda argitaratuko du Bidehuts plataformak.

ATOM RHUMBAREN DISKO BERRIA "GARGANTUAN MELEE" DEITZEN DA ETA LEHEN ALDIZ EUSKARAZKO KANTU BAT SARTU DUTE

Atom Rhumbak 14 kantuz osaturiko diska berriaren grabazioa bukatu du. Bere izenburua "Gargantuan Melee" izango da. Taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

 

 

 

 
     
footer