harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



BIDEhUTS, 3. URTEA “hau ez da diskoetxe bat”

bIDEhUTS duela hiru urte eratu zen Bidasoaldean. Lisabören Ezlekuak lanak piztu zuen garra eta harrezkeroztik lan txukunak plazaratzen ari da.

3 urte bete ditu Bidehuts plataformak.

Egoitza Bidasoaldean duen bIDEhUTS kolektiboak uzta oparoa jaso du 2009 urtean. Izan ere, orain arte hamar erreferentzia plazaratu ditu eta horien erdiak aipatu urtean ikusi du argia, Irla Izan (Anari), A shake in calm water (Audience), Willis Drummond (Willis Drummond), Fosbury (Inoren Ero Ni) eta Gora Japon (Gora Japon), hain zuzen.
bIDEhUTS duela hiru urte eratu zen Bidasoaldean. Lisabören Ezlekuak lanak piztu zuen garra eta harrezkeroztik lan txukunak plazaratzen ari da. “Lisabök bere lehendabiziko maketa argitaratu zuenean kopia bakoitzari azal ezberdin bat jarri zion, eskuz eginak zeuden, banan-banan egindakoak ziren. Espiritu horri helduta, baina hobetuta, alegia, bakar bakarrik ez egotearekin lotuta, elkartu eta laguntza eta ezagupenak partekatzen hasi ginen”, esan du Asier Zulueta kolektiboko kideak.
Hala, Metak eta Esan Ozenki diskoetxeetan ibilitako zenbait taldek ikusi zuten bazegoela bide bat diskoetxe baten aritzetik aparte, bere gauzak argitaratzeko, eta produktua hobeto kudeatzeko eta kontrolatzeko hasieratik. “Lisabök Ezlekuak diskoa atera zuenean autoekoizpena egin zuen, baina Bidehutsen azpian, eta Bidehuts ez zegoen bakarrik, Lisabö, Inoren eta Anari ere baitan zeuden. Hortaz, talde horiek osatzen dituzten pertsonen laguntza jaso genuen”, azaldu du Eneko Aranzasti elkarteko kideak eta Lisaböko bateria jotzaileak.

IZEN BAT
Banda horietako taldekideek osatzen dute plataformaren muina. Eta plataforma hitza erabiltzen dugu elkarrizketatu ditugun bi kideek irmotasunez adierazten baitute bIDEhUTS ez dela diskoetxea: “Hau ez da diskoetxe bat, ezin dugu dirua jarri taldeak graba dezan, Bidehutsek ez dauka dirurik. Taldea da diskoa aurrera atera behar duena. Guretzako jarraibide nagusia autokoizpena da”. Hortaz, argi dago kolektiboaren jarduera autoekoizpenaren eta taldearen inguruan ardazten dela. “Taldeak ez badauka lan egiteko eta arriskatzeko gogorik, eta benetan pentsatzeko, diskoa berea dela, bIDEhUTSen ez dauka zereginik. Berak ez badu egiten, inork ez du egingo”, dio Zuluetak.
Nolanahi ere, aurten izandako emaitzak ikusi eta gero, ematen du kolektiboak gero eta zigilu izaera gehiago hartu beharko duela. Izan ere, Anari gero eta publiko gehiago erakartzen ari da eta Audiencek jada landua du kanporako proiekzioa. Egoera horrek agian egitura profesionalago bat eskatuko du. “Nik uste dut bIDEhUTSek orain lortu duela izen bat, itxura bat. Lisabörena atera genuenean jendeak ez zuen Bidehuts ezagutzen, baina disko gehiago atera dugun heinean izena gehiago entzun da eta nik uste webguneak ere lagundu duela, eta, era berean, erreferentzia bihurtzen ari dela. Esaterako, AEBetako In The Red zigiluak talde berri bat ateratzen duenean bere webgunean begiratzen duzu diskoetxe hori erreferentzia delako, ba, nik uste, pixkana Bidehutsekin antzeko zerbait lortzen ari garela. Jendea interesatzen ari da”, nabarmendu du Aranzastik.
bIDEhUTSen diskoen banaketa nagusia GORek egiten du, eta formatu eta tiradei dagokienez, binilozko diskoak plazaratzen ditu, “500 aleko tiradak”, eta CD kopurua, berriz, “aldatu egiten da taldearen arabera”. Horrez gain, Durangoko Azokan izan dira estreinakoz eta pozik daude jaso duten erantzunarekin. Etorkizunera begira ezer gutxi esan digute: “ez dakigu, ez daukagu inolako aurreikuspenik”, baieztatu du Aranzastik; “taldeak markatu behar du erritmoa”, gaineratu du Zuluetak. Izan ere, bIDEhUTSen kasuan taldeak egiten du zigilua eta ez alderantziz.


Documento sin título

STIFF LITTLE FINGERS TALDEAK BI KONTZERTU EMANEN DITU EUSKAL HERRIAN

Garai batean aurkezpenik beharko ez lukeen punk taldeak (behar bada gaur egun ezta ere), bi kontzertu emanen ditu gurean urriaren hasieran, non eta Durangon eta Atarrabian. Durangon gainera, Cock Sparrer eta beste talde askorekin arituko dira.

"AMERIKANUAK" DOKUMENTALEKO SOINU BANDA ARGITARATUKO DU BIDEHUTSEK

Audience taldeak Amerikanuak dokumentalarentzat grabatutako soinu banda argitaratuko du Bidehuts plataformak.

ATOM RHUMBAREN DISKO BERRIA "GARGANTUAN MELEE" DEITZEN DA ETA LEHEN ALDIZ EUSKARAZKO KANTU BAT SARTU DUTE

Atom Rhumbak 14 kantuz osaturiko diska berriaren grabazioa bukatu du. Bere izenburua "Gargantuan Melee" izango da. Taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

 

 

 

 
     
footer