harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



BONBERENEAKO SUA PIZTUA MANTENTZEKO ATXIKIMENDU KANPAINA

Azaroan prentsa bidez jakin zen moduan, San Esteban auzoko proiektuak aurrerapauso garrantzitsua eman du Tolosako udaletxeak berau onartu eta gero. Auzo horretan Bonberenea kokatzen da, eta espazio autogestionatu honen eraisketa ere planteatzen da. Horregatik, Bonbereneak, autogestioan oinarritutako proiektu hau jarrai dadin, atxikimendu kanpaina bat abiatu du.

Suuuaaa, potruetan berua, ni ez naiz aingerua...

Bonbereneak 10 urte baino gehiagotan kudeatu duten pertsona ezberdinek ez dute inoiz subentziorik jaso, inondik ere. Eta filosofia hau oso baliagarria izan da Bonberenea kudeatzeko orduan. 10 urte luze hauetan diskoak publikatu dira, kontzertuak eta emanaldiak eskaini, edozein edadetako ekintzak burutu, ikastaroak, txaranga, irrati digital bat, grabaketa estudioa, eta ekintza ugari.
Euskal Herrian nekez aurkituko dugu Bonberenea bezalako espaziorik, autogestionatua eta hainbeste ekintzekin erlazionatua. Orain herri honetako udaletxeak espazio baten eraketaren proiektua martxan jarri nahi du non eraikin berri bat eraiki, bertan oraingo Bonberenearen ekintzak sartuko direla. “Baina Bonberenea hau ez zen autogestionatua izango –dio Bonbereneako jendeak– udaletxearen parte baizik. Udaletxeak nahi duena da, etxea eraiki, eta besteek ekintza soziokulturalak eragitea, eta beraiek bitartean ezer ere egin gabe. Ez dira ohartzen Bonbereneako jendearen motibazio nagusia beraien etorkizuna askatasunez erabakitzeko jabe direla, edozein derrigortze administratiborik gabe.
Bonberenea publikoa da, edozeinek du bere iritzia emateko eskubidea, edota erabakiak hartzeko, baita dibertitzeko ere. Ez dugu San Estebaneko proiektua ukatzen, baina Bonberenea eraberritu bat nahi dugu proiektu horretan. Bonberenea edukia eta edukitzailea da. Lortu dezagun denen artean horrela jarraitu dadila”.




Documento sin título

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

GORKA URBIZU THE RENTALS TALDEAREN PROIEKTU BERRIAN ABESTEKO GONBIDATU DUTE

Matt Sharp, Weezer taldeko kide ohiaren disko berrian kolaboratu du Berri Txarrak-eko Gorka Urbizuk. Sharpek eskatuta, A Thousand Seasons Past abestiaren gaztelerako bertsioa egin du Gorkak, bere arreba Nereak koroetan lagunduta.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

WILLIS DRUMMOND LAPURTARREK ZUZENEKO DISKO BERRIA ARGITARATUKO DUTE AURKI

2009ko irailaren 19an Willis Drummond taldeak Psilocybenean eman zuen kontzertua argitaratuko du Bidehuts plataformak.

BIDE ERTZEANEK ABESTI BERRIZ OSATUTAKO DISKOA PLAZARATUKO DU UDAZKENEAN

Leidor Sessions zuzeneko diskoa argitaratu eta berau plazaz plaza aurkezten ibili ondotik, lan berri batekin datoz tolosarrak: Don Inorrez izeneko diskoa, 2010eko udazkenean plazaratuko dena. Bide Ertzeanen abesti berriak izanen ditugu gozagai lau urteren bueltan.

WE ARE STANDARD TALDEAK “AITORMENA” KANTAREN BERTSIOAREN GRABAZIOA AMAITU DU ETA ERREMIXEN DISKO BAT KALERATUKO DU UDA OSTEAN

Bilboko taldeak dagoeneko amaitu du Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsioa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udazkenean kaleratuko den Loving Gaztea diskoaren barruan dago. Loving Gaztea diskoa Gaztea irratiaren 20. urteurrena ospatzera dator eta bizkaitarrekin batera, Berri Txarrak, Barricada, Ken Zazpi edota Su ta Gar taldeek parte hartuko dute.

 

 

 

 
     
footer