harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



AC/DC – 2010-6-28 – SAN MAMES FUTBOL ZELAIA (BILBO)

Azkena Rock jaialdia amaitu da, baina ez daukagu denborarik “pobre de mí” kantatzeko, ezta fisikoki errekuperatzeko ere. Astelehena da, baina Bilbon ez dirudi hala denik. Rolling Stones eta Bruce Springsteen katedraletik pasatu baziren, australiarrak ez ziren gutxiago izango, eta sarrera lortu genuen zoriondunak han ginen rock and rollaren zeremonian. Azken esaldi hau duda mudakoa izan daiteke publikoaren zati handi bat ikusi ezkero: zirkura joatea, Athletic ikustea, El Canto del Loco edo AC/DCren kontzertuetara joatea, hori guztia zaku berean sartzen duena eta duela gutxi arte anti-rockeroa zena. Heavyak gutxiengoa ginen, bai, baina beste batean hitz egingo dut horretaz.

Rockaren katedrala. Arg: Urko Ansa.

San Mames lepo. Arg: Urko Ansa.

San Mamesen ikuspegi orokor bat. Arg: Urko Ansa.

168.kapitulua, mundu biraren azken kontzertua non eta Euskal Herrian! Azkena ere izan omen daiteke, baina oraindik mantentzen duten energia ikusita, ez nuke nik horixe esango. Azken CDko Rock’N’Roll Train martxosoa izan zen lehena, pantailatik animazioa atera zen aurretik, tren bat martxan zegoen eta azkenik eszenatokian sartuko zen, efektu oso polita lortuaz; oraindik eraginkorragoa izango zen lehengo urtean berdin berdina egin izan ez balute. Angus Young, gizontxo txiki argal bat, estadioaren jainkoa bihurtzen da bere solo zorrotzekin, lasterketa amaigabeekin eta burua, zoro baten moduan, gora eta behera behin eta berriz mugituz. Brian Johnson-i dagokionez, taldea aurrera eraman dezakeen abeslari posiblerik onena dugu: karisma izugarria izateaz gain, egoeraren kontrol osoa dauka momenturo, estiloa, jarrera… gaur egun geratzen ez diren horietakoa. Banda osoak sentimendu osoz jotzen du, koordinazio paregabe batean. Printzipioz konplikatuegi ez dela pentsa daitekeen arren, beste inork ez luke soinu hori lortuko, ziur. Honela, disko berriko Big Jack, Blac Ice eta War machinek taldeak bizirik dirauela erakusten badute, zer esan klasiko ahaztezin guzti haietaz: Dirty deeds done dirt cheap, Shout down in flames, Hells Bells (Brian kanpaia jotzen beti bezala, ikusgarria), High Voltage, TNT… Whole lotta rosie klasikoetan klasikoan Rosie hemegalduaren (panpina puzgarri erraldoia) momentua dugu, trenaren gainean mugitzen da, eta oinekin kantaren erritmoa jarraitzen du. Let there be rock amaitu ezinean (nahiz eta guk beste 10 minutu ere jarraituko genukeen) Angusen solo luze baten momentua da, kantak jarraitzen duenean banda osoak erritmo konstante horrekin jarraitzen du gure buruak gora eta behera jarraitzen dietelarik. Kanta honexekin erretiratu dira. Saiatzen gara pentsatzen, bizitzan aukera gutxi daudela horrelako gauza batez gozatzeko, amaitu ote da? Highway to hell ez ote dute jo behar? Eta heldu da momentua, kanta honexekin hain zuzen.
Eserlekutan inor gutxi dago jada jarrita. Eta azken errematea, gauaren amaiera, For those about to rock, musikaren historiako kantarik originaletako batekin dator. Kanoikadek musikaren indarra biderkatzen dute, euforia eutsi ezina da. Azkenik su artifizial dotore batzuk ia malkoak isurtzera garamatzate. Akabo da; eskapa indar eta zaldi dituzuenak.
Azken aspektu bat aipatu gabe ez nuke utzi nahi: Akatsik ez duen espektakulu honen “akats” bakarra zera da: ez dutela ez errepertorioa ez eta espektakulua aldatzen. Ez dut uste hainbeste kostatzen denik, batez ere daukaten errepertorio erraldoiari erreparatzen badiogu. Ea hurrengoan!

SET-LIST
1.- Rock’N’Roll Train
2.- Hell ain’t a bad place to be
3.- Back in black
4.- Big Jack
5.- Dirty deeds done dirt cheap
6.- Shout down in flames
7.- Thunderstruck
8.- Black Ice
9.- The Jack
10.-Hells Bells
11.-Shoot to thrill
12.-War machine
13.-High voltaje
14.-You shook me all night long
15.-TNT
16.-Whole lotta Rosie
17.-Let there be rock

BISAK
18.-Highway to hell
19.-For those about to Rock

Documento sin título

STIFF LITTLE FINGERS TALDEAK BI KONTZERTU EMANEN DITU EUSKAL HERRIAN

Garai batean aurkezpenik beharko ez lukeen punk taldeak (behar bada gaur egun ezta ere), bi kontzertu emanen ditu gurean urriaren hasieran, non eta Durangon eta Atarrabian. Durangon gainera, Cock Sparrer eta beste talde askorekin arituko dira.

"AMERIKANUAK" DOKUMENTALEKO SOINU BANDA ARGITARATUKO DU BIDEHUTSEK

Audience taldeak Amerikanuak dokumentalarentzat grabatutako soinu banda argitaratuko du Bidehuts plataformak.

ATOM RHUMBAREN DISKO BERRIA "GARGANTUAN MELEE" DEITZEN DA ETA LEHEN ALDIZ EUSKARAZKO KANTU BAT SARTU DUTE

Atom Rhumbak 14 kantuz osaturiko diska berriaren grabazioa bukatu du. Bere izenburua "Gargantuan Melee" izango da. Taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

 

 

 

 
     
footer