harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



KEN ZAZPI DISKO BERRIA PRESTATZEN ARI DA

Ken Zazpi taldeak Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian eskainitako kontzertuarekin bukaera eman zion azken bira arrakastatsuari, eta dagoeneko, 2010eko bukaeran kaleratuko duten disko berriaren grabatze-lanetan ari da. Disko berria Elkar-Argiak plataforma berriaren barruan kaleratuko da; aurreko disko guztiak ere plataforma horren barruan egongo dira.

Ken Zazpi taldea.

Lehenengo bost abestien grabazioa Iñaki Uohoren (Platero y Tu, Extremoduro...) estudioetan egin da, Rafa Sardinak gidatu ditu produkzio-lanak, aurreko diskoa ekoiztu zuenak, alegia.
Beste kantuen grabazioa uztailean zehar amaituko da, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Gero, Los Angelesen amaituko dituzte lan berri honen nahasketak eta masterizazioa.
Bestalde, Ken Zazpi taldearen diskografia guztia euskarri digitalean eskuragarri dago sareko plataforma nagusietan.

Documento sin título

"ARGAZ(NI)KIAK" PROIEKTUA GETXOPHOTON

Moda garaikidearen ikur bat da gure musika "idoloak" kamisetetan inprimaturik eramatea. Ohitura honi jarraiki, The Balde aldizkariak hiritarrak argazkien euskarri bihurtu ditu "Argaz(ni)kiak" proiektuaren bitartez. Proiektu hau Getxophoto ekimenaren barruan kokatua dago.

STIFF LITTLE FINGERS TALDEAK BI KONTZERTU EMANEN DITU EUSKAL HERRIAN

Garai batean aurkezpenik beharko ez lukeen punk taldeak (behar bada gaur egun ezta ere), bi kontzertu emanen ditu gurean urriaren hasieran, non eta Durangon eta Atarrabian. Durangon gainera, Cock Sparrer eta beste talde askorekin arituko dira.

"AMERIKANUAK" DOKUMENTALEKO SOINU BANDA ARGITARATUKO DU BIDEHUTSEK

Audience taldeak Amerikanuak dokumentalarentzat grabatutako soinu banda argitaratuko du Bidehuts plataformak.

ATOM RHUMBAREN DISKO BERRIA "GARGANTUAN MELEE" DEITZEN DA ETA LEHEN ALDIZ EUSKARAZKO KANTU BAT SARTU DUTE

Atom Rhumbak 14 kantuz osaturiko diska berriaren grabazioa bukatu du. Bere izenburua "Gargantuan Melee" izango da. Taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

 

 

 

 
     
footer