harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



TXAPEL REGGAE JAIALDIAK 20 URTE BETE DITU ETA BIZIKI OSPATUKO DUTE UZTAILAREN 17AN

Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren XX. urteurrena (1990-2010) ospatuko dute uztailaren 17an. Bizkaiko kostaldeko herri honek askotariko erritmo jamaikarrak hartuko ditu. Besteak beste, Chulito Camacho, Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh Seyni & Yeliba eta Bad Sound System arituko dira. Eta betiko lez, doan!

Yaniss Odua.

Bilbomatiks.

Chulito Camacho.

20 urte!

Maila altuko hainbat musikariren agerraldia egongo da gozagai, hala nola, Chulito Camacho; Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh afrikar sustraiak izanik Frantziatik The Yalah Crew bandaren laguntzaz; Seyni & Yeliba, afrikar mugimenduen lankide porrokatuak; Bilbomatiks, gorakada izugarria izan duen talde gaztea; eta Bad Sound System, Irungo hirukotearen eskutik jaialdiaren itxiera.


JARDUEREN PROGRAMA

Skate:
11:00-13:00 Monitoreek zuzendutako skate ikastaroa eta sariz beteriko txapelketa 16 urte azpikoentzat.
BSO sound-en eskutik musika.
17:00-20:00 Opariak eskuratzeko skate joko desberdinak.
DPTA sound-en eskutik musika.

Perkusioa:
12:30 Rasta poteoa Armintzako tabernetan zehar Orabai perkusio taldeak gidaturik. http://orabai.blogspot.com/

Afrikar dantzak:
18:00-19:30 Sapali taldeak jotako musikaren erritmoan afrikar dantzen doako ikastaroa eta erakustaldia.
http://simplevideoblog.com/sapali-percusion/

Kontzertuak:
22:00-6:00 Armintzako Txapel Reggae-aren XX. urteurrena (1990-2010)
Chulito Camacho
Yaniss Odua backed by Yalah Crew
Seyni and Yeliba
Souleyman & Laina Ankh backed by Yalah Crew
Bad Sound System
Bilbomatiks

Documento sin título

STIFF LITTLE FINGERS TALDEAK BI KONTZERTU EMANEN DITU EUSKAL HERRIAN

Garai batean aurkezpenik beharko ez lukeen punk taldeak (behar bada gaur egun ezta ere), bi kontzertu emanen ditu gurean urriaren hasieran, non eta Durangon eta Atarrabian. Durangon gainera, Cock Sparrer eta beste talde askorekin arituko dira.

"AMERIKANUAK" DOKUMENTALEKO SOINU BANDA ARGITARATUKO DU BIDEHUTSEK

Audience taldeak Amerikanuak dokumentalarentzat grabatutako soinu banda argitaratuko du Bidehuts plataformak.

ATOM RHUMBAREN DISKO BERRIA "GARGANTUAN MELEE" DEITZEN DA ETA LEHEN ALDIZ EUSKARAZKO KANTU BAT SARTU DUTE

Atom Rhumbak 14 kantuz osaturiko diska berriaren grabazioa bukatu du. Bere izenburua "Gargantuan Melee" izango da. Taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

 

 

 

 
     
footer