harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



BILBAO BBK LIVE 2010, uztailak 8-9-10, Kobetamendi (Bilbo)

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiak 76.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu du hiru egunetan. Berrikuntza nagusia gehitu duten eszenatokia izan da Euskal Herriko taldeei tarte gehiago emanaz. Aurtengo edizioan rock gogorra izan da ardatz nagusia. Goazen egunez egun gertatutakoa ahal dugun hobekien agertzera.

Rammstein. Argazkia: Stuart MacDonald.

Alice in Chains. Argazkia: Stuart MacDonald.

Pearl Jam. Argazkia: Stuart MacDonald.

Biffy Clyro. Argazkia: Stuart MacDonald.

TSOOL. Argazkia: Stuart MacDonald.

Slayer. Argazkia: Stuart MacDonald.

Faith No more. Argazkia: Stuart MacDonald.

OSTEGUNA 8, 24.000 pertsona
Kartela ordutegiaren arabera: Rise To Fall, Volbeat, Bullet For My Valentine, Skunk Anansie, Rise Against, Slayer, Rammstein eta Anti-Flag. Karpan: Loan (Bilbo), Sexty Sexers (Bera), Kremlin DJ (Bilbo) eta Gemelos Derrick Dj-s (Bartzelona).

Skunk Anansiek ez zuen ustez dagokion maila eman. Errepertorio ona aukeratu ztuen, baina indar apur bat falta egin zitzaien bai ahotsean baita beste taldekideen jardunean ere. Rise Against izenez soilik ezagutzen nituen. Slayer aurretik egonda, nahiko potentea izango zela espero nuen, baina neure ustetan ez zen horrela izan. Abestiak oso antzekoak egin zitzaizkidan hardcore melodikoaren ildotik, ondo abestutakoak hori bai. Ostegunean nabarmendu beharrekoak Rammstein eta Slayer izan ziren, Bullet For My Valentine ere zuzeneko oso indartsu eta jarrera handikoa erakutsi zuten, ez zuten soinua bere alde eduki, baina kontzertu ona eskaini ziguten.
Slayer-ek beti bezala atsedenik ematen ez duen kontzertu horietakoa eman zuen, lepotik heldu eta bukatu arte askatzen ez zaituztenak. Tempo geldoko abestiak abesti azkarrekin tartekatzen joan ziren etxekoak diren riff hiltzaile-apokaliptikoak jaurtiz. Garai guztietako abestiak tartekatu zituzten. Tempo geldoko abestiak destakatuko nituzke “South Of Heaven” beraien maisulaneko abesti asko bezala eta “Seasson In The Abyss”-ekoak ere, “South Of Heaven” eta “Seasson In The Abyss” abestiak batez ere. Beste batzuk nabarmentzearren “Mandatory Suicide” eta “Reign In Blood” aipatuko ditugu. Beti bezala itzelak!
Rammstein garai batean zerbait entzuten nuen taldea da, baina gero beren soinuaz pixka bat aspertuta, jarraitu ez dudan banda izan da baita ere. Beraien zuzenekoa lehenengo aldiz ikusi eta zuzeneko handia daukatela erakutsi didate. Ez soilik beraien show apartagatik, beraien jarrera eta zerien indarra aparta izan baitzen. Soinua lagun edukita kontzertu oso indartsua eta inor aspertzeko modukoa eskaini zuten. Showaren inguruan, aparta eta originala, argi joko eta eszenografia industriala nabarmendu behar dira. Su jokoak oso onak, su artifizialen teknikari-titulua atera omen dute oso arriskutsua baita egiten dutena. Su eztandetan guk kristoren beroa sentitzen bagenuen mahai inguruan egonda, taldekideak sentitu beharrekoa itzela izan beharko litzateke eta horrekin halako zuzeneko bat eskaini zer esan. Showa gauza askotaz osatuta zegoen, teklatu jotzailearen balsan jende gainean egindako bidaia (bueltan ikurriña eta guzti); eszenatokiaren gainean pertsona bat “erre zuten” eta askoz gehiago. Hala ere, esan bezala hau ondo dago baina garrantzitsuena azken finean musika da, eta beraiek ezin hobe ibili ziren indar eta jarrera handiarekin.


OSTIRALA 9, 31.000 pertsona
Kartela ordutegiaren arabera: Capsula, Wild Beasts, Gomez, Biffy Clyro, Coheed And Cambria, Gogol Bordello, Paul Weller, Alice In Chains, Pearl Jam, Dropkick Murphys. Karpan: Mobydick (Getxo), Set (Bermeo), The Riff Truckers (Gernika) eta Nasty Mondays DJ-s (Bartzelona).

Egun honetan festibaletik gustura ibiltzea nahiko zaila egin zen, jende gehiegi ibili zen lehen orduetatik.
Biffy Clyro oso ondo ibili ziren. Nahiz eta nahiko goiz izan kontzertua jendea berotzea lortu zuten beraien rockarekin. Indar asko eta ahotsen arteko jokoak oso landuekin. Beraien zuzenekoa ikusteko aukera ez galtzeko modukoa.
Gogol Bordello: Rock gogorraren soinuetatik aldendu gintuzten eta eskertu genuen. Rock-folk-gipsy-punk… parrandazale eta bizia eskaini ziguten. Lagun batek esan zidan moduan, Europa ekialdeko Mano Negra ziruditen.
Paul Weller: Bere alde rockzaleena erakutsi zigun eta ondo.
Alice in Chains: Eszenatokian anpli batzuk, bateria eta kitto. Betiko abestiak azken diskoko abestiekin tartekatu zituzten emanaldian zehar. Ondo aritu ziren baina errepertorio nahiko geldoa aukeratu zuten eta indar apur bat faltan sumatu nien, batez ere aurreko biran emandako emanaldi handiarekin alderatuz, ordukoan errepertorioa ere indartsuagoa izan zen. 95eko “Alice In Chains” diskoko abesti gehiago faltan bota nituen. Ezin dut ziurtatu baina disko honetatik soilik “Again” jo zutela esango nuke. Gehienak 92ko “Dirt” eta “Black Gives Way to Blue” azken diskoarenak izan ziren. Anekdota gisa, abesti batean kapadun tipo bat bateria jotzaileak botatzen zituen makilak jasotzen jarri zen show-aren zati gisa. Honi ez nion inolako zentzurik aurkitu Alice in Chains bezalako talde batean baina tira… Pearl Jam-eko Mike McCready lagundu zien gitarrarekin “Would” eta “Rooster” abestietan, bi taldeen arteko adiskidetasuna erakutsiz. Gauza guzti hauek kontutan izanik oso ondo egon zirela esan behar, nahiz eta hobeagoa izan zitekeen.
31.000 pertsona bildu zituen taldearen, alegia Pearl Jam-en tenorea heldu zen. Argi dagoenez Estatuko kontzertu bakarra izatea zenbaki hau erdiestea erraztu zuen. Oso ondo aritu ziren; Eddie ardo botilarekin. Ardoak konposatzeko garaian ematen dion inspirazioa onartu zuen emanaldian zehar. Pearl Jam, Alice in Chains-ekin egin dudan bezala, aurreko biran eman zuten emanaldi izugarriarekin ez alderatzea zaila egiten zait, Azkena Rock-en eman zutena alegia. Bilbon oso ondo ibili dira, errepertorioa antzekoa izan da, baina ez berdina eta neure ustetan geldoagoa izan da azken kontzertu hau. Hala ere, momentu handiak egon ziren, “Ten” eta “Vs” diskoko abestiak jo zituztenean batez ere, hor bai jartzen ziotela indarra. Anekdota gisa, kontzertuaren lehen lerrotan “Eddie my dream is play one song with Pearl Jam” pankarta zeraman mutil bat ikusi genuen, Eddiek mutilari igotzen utzi zion eta beraien artean ze abesti jo adostu eta gero aurrera. Eddiek mutilari ia abesti erdia abesten utzi zion, eta hau ustekabea!, ederki abestu zuen gainera! Abestia bukatu eta Pearl Jam eta publikoari eskerrak eman eta bere neskari eskaini zion bere bizitzako ametsa egi bihurtu zen momentua. Pearl Jamekoek jendearekiko jarrera ezin hobeagoa erakutsi zuten, oso gertukoak eta eskertuak. Eddiek Alice in Chains-ekin jotzeaz oso pozik zegoela azaldu zuen eta duela zortzi urte ez zutela elkarrekin jotzen. Paul Weller zenbat miresten zuen aldi pare batean errepikatu zuen ere. Errepertorioan denetik eman ziguten: “Dissident”, “Corduroy”, “Daughter”, “Do The Evolution”, Joe Strummer & The Mescaleros-en “Arms Aloft” bertsioa barne. Eddie betidanik The Clash-en oso zalea izan dela aipatu zuen. Totalean hogei bat abesti. Eta kontzertua bukatzeko, nola ez “Alive” izugarria!


LARUNBATA 10, 21.000 pertsona
Kartela ordutegiaren arabera: Zain, Eraso! (azken orduan sartu ziren Band Of Skulls ordez), The Maccabes, Los Campesinos!, Jeff Tweedy, The Soundtrack Of Our Lives, Feeder, Manic Street Preachers, Faith No More eta Jet. Karpan: Universo 0 (Bilbao), Eureka Hot 4 (Bermeo), Indenpendance Club DJ-s (Madril).

Dudarik gabe egun borobilena irten zen, emanaldi potenteena egun honetan gertatu baitzen. Gainera, beste askok kontzertu handiak eskaini zituzten, baina goazen puntuz puntu azaltzera.
Jeff Tweedy, gaur egun ia aurkezpenik behar ez duen abeslaria, bakarka etorri zen Wilco taldea gabe. Eszenatokian bera bakarrik harmonika erantsita eta sei gitarra akustikoez inguraturik. Seiak tartekatu zituen Wilcoren klasikoez ia osatu zuen errepertorioa eskaintzeko. Oso fin eta gustu handiarekin ibili zen aurtengo edizioko rock gihartsuaren aurrean haize freskoa ekarriaz.
Hurrengoak antzeko zaleak izango dituen taldea zen: The Soudtrack Of Our Lives, gaur egungo rocka, baina rock klasikoa burura datorkiguna, iturri klasiko guztietatik edaten duen rocka alegia. Abestiak egiteko orduan gustu handia erakutsi duen taldea. Kontzertu aparta eskaini ziguten soul sazerdotea dirudien abeslariaren gidaritzapean. Feeder, jada urte batzuk daraman taldea, izenez ere ezagutzen ez nuen. Abeslariak Kurt Cobainen itxura bera zeukan. Ondo aritu ziren eta batzuetan Nirvana, Weezer eta halakoak gogora ekarri zizkigun hirukote klasikoaz formatutako banda honek. Beste batzuetan hard rock-stoner ukituez janzten zituzten abestiak. Zuzeneko indartsua. Bukaera aldean Nirvanaren “Breed” abestia jo zuten, oso ondo.
Manic Street Preachers, uste nuen baino abesti ezagunagoak zituztela konturatu nintzen beren emanaldian zehar. Gainera zuzenerako indar gehiagorekin jantziak melodi izpirik galdu gabe. Oso ondo!
Eguneko momentua ailegatu zen: Faith No More. Kontzertua bukatu bezain pronto edizio honetako momentua izan zela konturatu ginen. Ni egia esan, bere garaian oso zalea izanik, 90etako hasieran Donostian emandako kontzertu puska ikusi eta gero, oraingo bueltaz ez nekien zer pentsa… baina izugarria izan zen. Bere garai hoberenen maila mantendu zuten. Eszenatokia tela gorri batez jantzia, musikariak zuriz agertu ziren eszenatokira, Mike Patton zuria baino arrosa argi batez-edo eta bateria beltzez., “Album of the year” azken diskoko formazio bera, Jim Martin izan ezik, baina ez du asko axola izan. Lasai hasi ziren bertsio batekin, “Reunited” Peaches & Herb taldearena; gero bere klasikoak ondo helduta basakeria etorri zen. “Reunited” ez zen bertsio bakarra izan, Jacson 5-en “Ben”, Vangelis-en “Carros de fuego”, Lady Gaga-ren “Poker Face” FNM-ren "Chinese Arithmetic" intro gisa erabiliaz, nola ez jada beraien klasikoa egin duten “Easy”, The Commodores-ena, eta bukaerako “This Guy’s In Love with you” Burt Bacharach-ena. Hori bai, bertsio guzti hauek Faith No More berezia egiten duen soinuaz bustita.
Bertsio hauetaz gain beraien garai guztietako diskoetatik abestiak jo zituzten, batez ere “Angel Dust” izugarritik eta “King For A day” diskotik. Talde guztiak ezin hobe jardun zuen, baina Mike Patton-ena izugarria izan zen, geratzen ez diren frontman arrazakoa, bai abesten, bai jarreran, dena ematen. “Zer moduz zaudete” agurtu zigun euskaraz! “En Euskadi se come de putísima madre” esaten zigun bere italiera bitxiarekin. Gaur egun Italian bizitzen dago. Ez dakit jendea pixka bat flojo ikusi zuen edo baina “los vascos estáis viejos y nosotros jóvenes”, bota zuen halako batean bera 82 urte eta teklatuak 93 urte zituztela esan eta gero, hau kabroia! ;D. “Primera vez en Euskal Herria” aldi pare batean errepikatu zuen jendearen erantzunaren esperoan-edo, bigarren aldia baitzen. Abesti bat “para el nuevo rey de España… Carles Puyol!” eskaintzera ausartu zen, argi dago orain Italian bizitzen dagoela, ez? Teklatuak “somos putas” esan zuen, agian beraien itzulera diruagatik egin ez ote duten sortutako eztabaidengatik… Jarraian baxu joleak “tú puta, yo puto” erantzun eta Mikek “yo puto y putero!” bota zuen.
Beraien klasiko gehienak jo zituzten, “Midlife Crisis”, “Caffeine”, “From Out Of Nowhere”, “Surprise! You’re dead!”, “Land Of Sunshine”, “Last Cup Of Sorrow, “Epic”, “King For A Day”, “Be Aggressive”, “Ashes To Ashes”, “Cucco For Caca”, “Just A Man” eta “Evidence” abestia (azken hau italieraz edo espainieraz, ez nago ziur). Guztira hogei abesti izugarri. Izugarria “Ben” bertsioaren bukaera aldean gertatu zena: Patton jauna segurtasun pasillotik joan eta segurata bat koro bat egiteko konbentzitu zuen. Abestia bukatu eta “Midlife Crisis”-en lehen akordetan jendearen gainean eszenatokira bueltatu zen, jira-bira, eta kabroiak nola abestu zuen! Sinesgaitza! Ikusi youtuben: (http://www.youtube.com/watch?v=h1v6kYIm0Yg), merezi du!.. “Egun baterako erregeak” bueltatu dira eta Bilbon izan ziren!
Zorte txarra Jet-ekoentzat, Faith No More taldearen kontzertu izugarria eta gero jotzea hori bai papera. Oso ondo egon ziren, baina gehienok burua beste toki baten genuen, hori Jet gustatzen zaigula, baina aurrekoa eta gero… “Get Bourn” diskoko abestiak gehiago nabarmendu zituzten. Esan bezala, ondo baina beste batean ikusi beharko dugu kontzertuan gehiago barneratzeko.

Documento sin título

STIFF LITTLE FINGERS TALDEAK BI KONTZERTU EMANEN DITU EUSKAL HERRIAN

Garai batean aurkezpenik beharko ez lukeen punk taldeak (behar bada gaur egun ezta ere), bi kontzertu emanen ditu gurean urriaren hasieran, non eta Durangon eta Atarrabian. Durangon gainera, Cock Sparrer eta beste talde askorekin arituko dira.

"AMERIKANUAK" DOKUMENTALEKO SOINU BANDA ARGITARATUKO DU BIDEHUTSEK

Audience taldeak Amerikanuak dokumentalarentzat grabatutako soinu banda argitaratuko du Bidehuts plataformak.

ATOM RHUMBAREN DISKO BERRIA "GARGANTUAN MELEE" DEITZEN DA ETA LEHEN ALDIZ EUSKARAZKO KANTU BAT SARTU DUTE

Atom Rhumbak 14 kantuz osaturiko diska berriaren grabazioa bukatu du. Bere izenburua "Gargantuan Melee" izango da. Taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

 

 

 

 
     
footer