harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

Diskoaren azala.

Orain arte singleetan argitaratu dituzten hamaika abestiak CD batera bildu ditu The Sparteens taldeak. Tartean Good save the Queen, Egunsentian, Jo ta Ke, In Bloom edota Zu atrapatu arte kantu ezagunak. Diskoa Gor eta Usaina Records-en arteko elkarlana da eta uda parte honetan nahiz zure neguko ye-ye partyetan gozatzeko abesti sorta dibertigarria dakar.


ABESTI ZERRENDA
01. Ikusi eta ikasi – Delirium Tremes
02. God save the Queen – Sex Pistols
03. Egunsentian – Kuraia
04. Jo ta ke – Su ta gar
05. Vive le feu – Bérurier Noir
06. Zoom zoom zang (Ma benz) – NTM
07. Txus – La Polla Records
08. Zu atrapatu arte – Kortatu
09. In Bloom – Nirvana
10. Ez da berdin – The Sparteens
11. Diggin the grave – Faith No more

Documento sin título

ATOM RHUMBA, BERRIRO ESZENATOKIETAN: TOURRAREN LEHEN DATAK

Disko berriari azken ukituak eman bitartean, Atom Rhumba taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

GORKA URBIZU THE RENTALS TALDEAREN PROIEKTU BERRIAN ABESTEKO GONBIDATU DUTE

Matt Sharp, Weezer taldeko kide ohiaren disko berrian kolaboratu du Berri Txarrak-eko Gorka Urbizuk. Sharpek eskatuta, A Thousand Seasons Past abestiaren gaztelerako bertsioa egin du Gorkak, bere arreba Nereak koroetan lagunduta.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

 

 

 

 
     
footer