harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



IMELDA MAY + ELI ‘PAPERBOY’ REED, 2010/07/23, Sos del Rey Católico

Imelday May dublindarrak eta Eli ‘Paperboy’ Reed estatubatuarrak osatutako kartel koherenteak erakarrita gerturatu ginen Aragoiko Erdi Aroko Sos del Rey Católico herri ederrera. Aitzinako merkatuaren arkupeak, Luna Lunera jaialdiaren ezaugarri bihurtuak dagoeneko, gau fresko baina intentsu honen lekuko isilak izan ziren.

Imelda May eta arkupe famatua. Arg: Entzun! (CC lizentzia)

Imelda May pozik eta irribarretsu eta bere banda kontzertuaren amaieran. Argazkia: Entzun! (CC)

Ez zen Eliren gaua izan, nahiz eta azkenean emanaldia salbatu zuen (eta bikain salbatu ere). Arg: Entzun! (CC)

Imelda May aste batzuk lehenago Azkena Rock-en ikusita genuenez, soul abeslaria genuen gure amu nagusia, izan ere, disko berriaren aurkezpen biran murgilduta baitago estatubatuarra. Aitzitik, eta gure sorpresarako, Imelda May eta bere bandaren kontzertua izan zen gaueko bereziena, hunkigarriena eta indartsuena. Are, une batzuetan, zoragarria izan zen. Formatu txikia ongi datorkiela ageria utzi zuten. Soinua perfektua izan zen eta Azkena rock-en ez bezala, Imeldaren ahotsaren dohainak bere osotasunean gozatu ahal izan genituen. Gainera, set-lista ere oso ongi aukeratu zuten, Love tatto beren bigarren diskoan oinarritua, baina grabazio hori bera erruz gaindituz. Hasieran hala ere, zalantzati hasi zirela (batez ere Imelda) iruditu zitzaigun, behar bada musikariak behean eta publikoa goian dagoelako (harmailetan eserita), oso gertu, oso “gainean”. Dudak aldiz, lehen txaloekin ezabatu zirelakoan nago, eta bigarren abestirako lokomotora bere martxa osoan zegoen. Imelda May oso gertukoa, irribarretsu eta atsegina agertu zen publikoarekin eta bere bandak (senarra gitarra jolea du) bikain babestu zuen. Momenturik bereziena Falling in love with you again balada kantatu zuenean gertatu zen, publikoa erabat isilik entzuten zuela. Hunkigarria izan zen, bati baino gehiagori malkoren bat eroriko zitzaion, ziur. Wild about my lovin, Big band handsome man, Smotherin’ me, Love tatto, Smoker’ song, Johny got a boom boom, Watcha gonna do, Psycho (azken hau kantu berria) eta bukatzeko Gloria Jonesen Tainted Love soul pista-erretzailearen bertsioa jo zituzten besteak beste. Zegoeneko publikoa menean zuten irlandarrek eta bukaerako txalo zaparrada merezimendu handiz irabazi zuten.

Zeregin zaila suertatu zitzaiona Eli ‘Paperboy’ Reed gazteari, listoia ezin altuago utzi baitzuen Imelda Mayk. Behar bada horregatik, behar bada soinua ez zutelako guztiz alde izan, behar bada euren eguna ez zelako, behar bada bere disko berriko abestiek zuzenean ez dutelako lehenengokoaren punch-a, gauza da Eli ‘Paperboy’ Reed-en showa ez zela ohi den bezain eztandagarria izan. Bere ahotsean ez genuen Howard Tate, Otis Redding, James Brown, Solomon Burke edota Sam Cookeren kemen hori hain garbi ikusi eta gainera abeslari gazteari publikoarekin konektatzea kostatu zitzaion (harroxko samarra ez ote da?). Come and get it disko berritik Just like me, Tell me what I wanna hear, Young girl, You can run on eta diskoari izenburua ematen dion abestia bera jo zituen (ez gara akordatzen gainontzekoez). Roll with you aurreko lanetik berriz gure gusturako abesti gutxiegi jo zituen, eta behar bada haietan egon zen kimika handiena musikariaren eta publikoaren artean, batik bat It's easier abestu zuenean. Sam Cooke beraren Twistin’ the night away ere bertsionatu zuen.
Bukaera aldean gainera, ekipoa hondatu zen eta musika entzuteari utzi genion. Publikoak aldiz, ez zuen emanaldia bukatutzat eman eta orduan eta soilik orduan, magia sortu zen. Anplitik zuzenean jotzen hasi zen Eli; baxu jolea, Imendal Mayren bandaren kontrabaxua maileguan hartuta, gehitu zitzaion; eta mikrorik gabe lehen diskoko I'll roll with you interpretatu zuten. Buf. Ausarta izan zen Eli eta eskertu genion. Gero, identifikatzerik ez dudan beste kantu bat oparitu zigun, oraingo honetan bateriaren eta organoaren laguntzaz. Bukaera ederra erdibidean gelditu zen kontzertu baterako.

Documento sin título

ATOM RHUMBA, BERRIRO ESZENATOKIETAN: TOURRAREN LEHEN DATAK

Disko berriari azken ukituak eman bitartean, Atom Rhumba taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

GORKA URBIZU THE RENTALS TALDEAREN PROIEKTU BERRIAN ABESTEKO GONBIDATU DUTE

Matt Sharp, Weezer taldeko kide ohiaren disko berrian kolaboratu du Berri Txarrak-eko Gorka Urbizuk. Sharpek eskatuta, A Thousand Seasons Past abestiaren gaztelerako bertsioa egin du Gorkak, bere arreba Nereak koroetan lagunduta.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

 

 

 

 
     
footer