harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



DONOSTIAKO PIRATAK MUSIKA LEHIAKETA

Musika talde hasiberriei Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratek Musika Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzeko epea abuztuaren 9an amaituko da. Saria, Donostiako trinitate plazan jotzea.

Parte hartu!

Piraten lehiaketa.

Bereziki, Donostia eta inguruetako (Oarsoaldea zein Buruntzaldea) musika taldeei zuzendurikoa da. Parte hartzen duten talde guztietatik hiru hautatu eta horiek Trinitate Plazan kontzertua eskaintzeko aukera izango dute abuztuaren 17an, baldintza paregabeekin.


Documento sin título

ATOM RHUMBA, BERRIRO ESZENATOKIETAN: TOURRAREN LEHEN DATAK

Disko berriari azken ukituak eman bitartean, Atom Rhumba taldeak irailaren 10ean ekinen dio kontzertu sorta egiteari, hau da, komunki “bira” deitzen dena burutzeari. Hemen lehen datak aurkituko dituzue.

ERTZ 11, SOINU ESPERIMENTALAREN BESTA HEMEN DAGO

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin, ERTZ bertze musiken jaialdiaren edizio berria burutuko da irailaren 10etik 18ra.

EUSKAL HERRIKO TALDEEKIN BELARRIAK KISKALTZEKO JAIALDIA: BONBERENEA SUTAN

Irailaren 11n burutuko da Tolosako futbol zelaian Bonberenea Sutan jaialdia etxeko taldeez bakarrik osatutako kartelarekin.

GRINDERMAN TALDEAK DISKO BERRIA ARGITARATUKO DU IRAILAREN 13AN

Nick Cave, Warren Ellis, Martin Casey eta Jim Sclavunos musikarien taldeak disko berria grabatu du: Grinderman 2. 12 hazbeteko edizio murriztuan argitaratuko da eta abesti batean Robert Fripp gitarra joleak kolaboratu du.

GORKA URBIZU THE RENTALS TALDEAREN PROIEKTU BERRIAN ABESTEKO GONBIDATU DUTE

Matt Sharp, Weezer taldeko kide ohiaren disko berrian kolaboratu du Berri Txarrak-eko Gorka Urbizuk. Sharpek eskatuta, A Thousand Seasons Past abestiaren gaztelerako bertsioa egin du Gorkak, bere arreba Nereak koroetan lagunduta.

UDAKO SOINU BANDA THE SPARTEENS-EN LEHEN DISKO LUZEAN: “GRANDES ÉXTITOS DEL AYER”

The Sparteens taldeak Grandes éxitos del ayer disko luzea argitaratu berri du. Bertan, eta izenburuak aski ongi dioen bezala, iraganeko hamaika abesti bildu dituzte twist eta ye-ye doinuetara ekarriz, tartean La Polla Records-en Txus, Delirium Tremens-en Ikusi eta ikasi edota Faith No Moreren Diggin the Grave. Hala ere, nor izan zen lehena, oiloa ala arrautza?

 

 

 

 
     
footer