harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 



EUSKARA MEMENTO

Nolakoa da euskararen egoera orain egiten den musika gaztean? Krisi garaiak euskaraz abesturiko musika bereziki jotzen duela pentsa daiteke, ahulek nabarmenago pairatzen dutelakoan hondamendia. Baina kontua da erdal musikak garai komertzialki arrakastatsua orain biziko balu, beharbada egoera are kaltegarriagoa izango litzatekeela euskal musikarentzat. Esan al liteke, beraz, gure musikan halako sueten bat gertatzen ari dela krisiari esker?
Fermin Etxegoien, kazetaria


AGUR JOSETXO

Josetxo Anitua hil da. Apirilaren 22an betirako utzi gaitu. Betirako hankamotz eta umezurtz utzi gaitu. Denborapasa hutsaren merkaturik at, bide berriak esperimentatu eta arakatzeko zirrara, lurrazpian ezkutatutako talde eta soinuak altxorren moduan aurkitu eta elkarbanatzeko plazera transmititu zituen hainbat urteetan. Transmisio horren uhinak jaso genuen askok (musikaren sormenean, jotzean, entzutean, hartaz idaztean, hitz egitean edota irrati saioen bitartez haren eragina hedatzean) erreferentzi bat galdu dugu. Apirilaren 23an inspirazio eta eredu handi honen ezean, basoan galdutako ume txikien moduan sentitzen gara.
Antton Iturbe


Ritxi Aizpuru

GALDERAK

Galderak? Galderekin emandako 161 erantzun? Zenbat musika? Hainbat galdera?
Ritxi Aizpuru - Musika editorea


90EKO KAMIKAZEAK

Euskal rock musikak 80ko hamarkadan egin zuen eztanda. Irrati libreak eta fanzineak izan ziren loraldi haren berriemaile nagusiak. Gaztetxeak perretxikuak bezala ugaldu ziren eta rock mugimenduaren tenplu bilakatu ziren. Ume ginen arren, garai errepikaezin hura ezagutzeko aukera izan genuen. Ordukoa da Muskaria, Euskal Herrian argitaratu zen lehen musika aldizkaria. Roge Blasco handiak zuzentzen zuen. Gurasoen ganbaran izango da, hauts artean, Muskariaren ale zaharren bat oraindik.
Imanol Ubeda


A la barricada...

Barricada, zutik iraun

“Barri-koak maite ez dituenak ez du bere ama maite”, halaxe azaldu du Marea taldeko abeslari Kutxi Romerok Barricadak rockarengan eta rockzaleengan izan duen eragina. Iritzi sendoa eta guztiz egokia, kontuan hartuta euren musikak Enrique Villarreal El Drogas, Alfredo Piedrafita eta Javier Hernández Boni famatu zituela, baina izan zela euren izateko erak publikoaren maitasuna mantendu izan diena.
Fernando F. Garayoa

 

Documento sin título

<< Martxoa 2010
AstAstAstOstOstLarIga
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

LAUROBA TALDEAREN SINGLE BERRIA DESKARGATU NAHI DUZU?

Donostiarren azken lanaren lehen singlea, Egunarekin, doan deskarga dezakezu Gor diskoetxearen webgunetik.

DONOSTIA R&B MOJO WORKIN’ FESTIBALA BURUTUKO DA LEHEN ALDIZ MARTXOAREN 19 ETA 20AN

Bi egunez, R&B-esak Donosita hartuko du. Izan ere, hiriko Gure Gauza kolektiboak Donosita R&B Mojo Workin’ festibalaren lehen edizioa antolatu du. Hitzordua martxoaren 19 eta 20an da. Kontzertuak eta dj saioak egonen dira bi egunotan.

Sadly The Future is no longer what it was

Leyland Kirby • Ambient
Lau ordutik gaineko iraupena eta hiru CD betetzen dituen neurri epikoko lana da hau. Barnean unibertso musikal oso bat gordetzen duela dirudi, urtetarako entzumen eta gozamenerako adina emanez. James Kirby-ren aurreko proiektuetan bezala (The Caretaker) oinarria Stockport-eko diska denda zahar batean aurkitutako 78rpm disken soinu zikinean dago.

Sesion #2

Soziedad Alkoholika • Hardcore-metal...
Beltza zena txuri bihurtu da. Zuzenak ziren mezuak, zeharkakoak dira, orain. Gazte gaiztoak ziren hasiberritan Soziedad Alkoholika taldekoak. Egun, gaizto badira, baina ez horren gazte.

Pintxatu

Askoren artean • askotarikoa
A fuego negro aspalditik ezagutzen dugunok, badakigu hango sukaldean doinu beltzak nagusi direla. Taberna eta jatetxe izateaz gain, argitalpen ezberdinei esker, Donostiako eragile kulturala ere bilakatu da. 2008an A Fuego Negro, pintxos y viñetas komiki liburua kaleratu zuten. Marrazkiei esker, tabernaren sorrera ezagutu genuen. Orain aurkezten diguten Pintxatu diskoan, bertan entzun daitezkeen doinuez gain, bere sukaldeko giroekin bat datozen kantuak entzun ditzakegu. Fermin Muguruzak bildutako kantuak dira, guztira 19, eta A fuego negroko sukaldariek jaki bat sortu dute kantu bakoitzarentzat.

 

 

 

 
     
footer