harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
 

 




Irudia: Bike kolektiboa.

BIKE 3.0 non zinen zu 80ko hamarkadan?

Hirugarren diskoarekin datorkigu Bike kolektiboa (Bilbao Kolektibo Elektronikoa), Bike 3.0 izenekoa, aurreko Bike 1.0 eta Bike 2.0-ren ostean. Orain arte, haien asmoa Euskal Herrian elektronika egiten zuten taldeen abestien bildumak egitea izan bada ere, oraingoan RRV-aren hit klasikoen bertsio elektronikoak egitea eta ekoiztea erabaki dute. Ez arazorik gabe, 80. hamarkadan grabatutako magnetofoi zinta originalak lortzea ez baita gauza erreza izan, batzuetan ezinezkoa, lege arazoak medio edota hauetako asko desagertu direlako.
Myriam Garzia


Garvis.

KRAKOVIA SOUND funk eta disko musika Polonia komunistan

70. hamarkadako hasieran, funk eta disko musikak arrakasta itzela izan zuen Polonia komunistan. Mendebaldeko erritmo hauek Baltiar kostaldetik sartu eta barru aldeko hirietan errotu ziren nagusiki. Krakovia izan zen Krakovia Zdrowy (Cracovia soinua) izeneko fenomeno honen epizentroa.
Koldo (The Balde)


Lerromuturreko hiru ertzak.

BORDER LINE Esperimentazioa eta punk jarrera

Musika doinu eta erritmoekin esperimentuak egitea atsegin dute. Bide berriak bilatzea. Jarrera hauslea da. “Punkia”, taldekideen hitzetan.
Joxi Ubeda


Social Distortion zuzenean. Mike Ness gitarrari su ateratzen. Arg: Galder Izagirre.

SOCIAL DISTORTION ahate itsusiaren parabola

“Guk ez dugu inoiz talde telonero txarrik izan. Beno, bai, Social Distortion”. Perla hori bota zutenak Sonic Youth izan ziren, eta beharbada bat baino gehiago harrituko da hori irakurrita. Gazteria Sonikoaren neska-mutilen harrokeria gorabehera, egia da garai batean, 80ko hamarkadan batez ere, Social Distortion bigarren mailako taldetzat jotzen zutela askok. Baina ezina ekinez egina: Social Distortionek oztopo asko gainditu behar izan ditu bere ibilbidean (heriotzak, espetxealdiak eta menpekotasunak tarteko), baina jakin du eskarmentu horretatik ikasten, talde bikaina bilakatu arte.
Gotzon Hermosilla


David Wayne Gaye (baxua), Lance Wille (bateria), Greg Cartwright (ahotsa, gitarra), Dave Amels (organoa).

REIGNING SOUND Memphis rock’n’roll

Greg Cartwright (ahotsa/gitarra) musikari estatubatuarraren egungo egitasmoa da Reigning Sound. Aurretik, The Oblivians eta The Compulsive Gamblers taldeetan ibilitako musikaria bada ere, –guztiak garage-punk eszenako koadrilak–, banda honekin argitaratu ditu bere diskorik onenak. Izan ere, Reigning Soundek azken hamarkadan entzun diren rock’n’roll diskorik bikainenak grabatu dituela baiezta daiteke ezbairik gabe.
Julen Azpitarte


Angelitos...

BLACK LIPS maitatzeko hiru arrazoi

Ezpainak beltz-beltzak dituzte. Euren zuzeneko emanaldiak festa basatiak izaten dira. Biluzik, mozkortuta, elkarri musu ematen, oilo batekin dantzan edo soinu mahaiaren kontra pisa eginez amaitu dituzte kontzertuak behin baino gehiagotan. Ezpain beltz-beltzak dituzte ahobero batzuk direlako eta muturreko bat baino gehiago jaso dutelako… merezia ziurrenik…
Julen Azpitarte (The Balde)


Eskorbutoren berrargitarapenak binilo formatuan heldu dira.

ESKORBUTO, Jodiendolo todo eta gehiago

Nahikotxo atzeratu da, baina azkenik iritsi da dendetara Eskorbutoren Jodiendolo todo lehenengo maketaren binilozko bertsioa, Guns Of Brixton zigiluak apailatua. Iritsi dela diogu, baina iritsi bezain azkar desagertzen ari da dendetako apalategietatik, eta lehenengo edizioan ateratako mila aleetatik gutxi batzuk baino ez dira gelditzen, beraz, argi ibili diskoa eskuratu nahi baduzu.
Gotzon Hermosilla

1 2 3 4 5 6 7

 

Documento sin título

<< Martxoa 2010
AstAstAstOstOstLarIga
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

LAUROBA TALDEAREN SINGLE BERRIA DESKARGATU NAHI DUZU?

Donostiarren azken lanaren lehen singlea, Egunarekin, doan deskarga dezakezu Gor diskoetxearen webgunetik.

DONOSTIA R&B MOJO WORKIN’ FESTIBALA BURUTUKO DA LEHEN ALDIZ MARTXOAREN 19 ETA 20AN

Bi egunez, R&B-esak Donosita hartuko du. Izan ere, hiriko Gure Gauza kolektiboak Donosita R&B Mojo Workin’ festibalaren lehen edizioa antolatu du. Hitzordua martxoaren 19 eta 20an da. Kontzertuak eta dj saioak egonen dira bi egunotan.

HALF FOOT OUTSIDE TALDEAREN AGURRA

Iruńeko Half Foot Outside (HFO) taldeak bere ibilbidea etetea erabaki du, noiz eta bere ibilbideko unerik gozoenean zegoenean. Taldekideak sakabanatuta bizitzeak eragin du hein handi batean taldearen desegitea. “Talde bezala hazteko” ezintasunak eboluzio koherente eta zintzo bati akabera eman dio. Iruńean eta Bartzelonan joko dituzte azken bi kontzertuak.

NUN zazpi bizitzak intentsitatearen arrastoan agortu zituen taldea

Zortzi urteren bueltan, Bizkaiko Nun taldeak desegiteko erabakia hartu du. Agur esateko, adio kontzertua eman zuten 2010eko martxoaren 6an, non eta 2003an beren lehen lana grabatu zuten leku berean, Gorlizeko Zehatz Kultur Elkartean alegia. Kontzertura agertu zirenei beren estudioko azken lana oparituko zieten, zazpi kantuz osaturiko agurra. Entzun!ek Xabier Doncel baxu jotzailearengana jo zuen agurraren nondik norakoak azaldu ziezazkigun.

 

 

 

 
     
footer