harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
 

 



BELTZA RECORDS Binilozko gutiziak

Beltza Records disko dendaren inguruan gauza interesgarri ugari dago, eta interesgarrienetako bat, dudarik gabe, izen bereko zigilua da. Duela sei urte sortu zen, eta orain arte bost erreferentzia eman du argitara, betiere gertutasuna eta kalitatea irizpide hartuta.

Deskontrol: punk & Oi! & arrasate

Anti-regimen irundarren diskoa

Barley Juice

NO
Luis Beltza dugu Beltza Recordseko arduraduna, eta urte dezente eman ditu musika munduan. Beste gazte asko bezala, punkak eta Euskal Herrian 80ko hamarkadan suertatu zen rock erradikalaren eztandak erakarrita murgildu zen mundutxo horretan, baina handik gutxira mod eszenarekiko interesa piztu zitzaion, eta hortik datorkio bere zaletasun nagusia: soula eta musika beltza oro har. Zaletasun horiek bultzatuta, Beltza Records denda zabaldu zuen 1990ean. Zigiluarena geroago etorriko zen, 1998an: “Bizkaiko herri bateko gaztetxe batera joan ginen, Ttak-en kontzertu bat ikustera. 1985etik lehenengo aldia zen gaztetxe batera nindoala, eta harritu ninduen ikusteak rock erradikalaren estetikak irauten zuela, 80ko hamarkadan bezain hedatuta ez bazegoen ere. Ttaken kontzertua ondo egon zen, baina gero Iskanbila atera ziren eta hura izugarria izan zen, sinestezina. Jende pila zegoen, abesti guztiak zekizkiten… Handik gutxira berriro ikusi nituen, eta berriro ere izugarria izan zen. Orduan erabaki nuen talde harekin zerbait egin behar nuela, eta Xabi Manceborekin hitz egin nuen, disko bat ateratzeko”. Horrela jaio zen Beltza Records zigiluaren lehenengo erreferentzia: Iskanbilaren Hay que machacar izeneko Ep-a. Diskoak “Gipuzkoako punk eta oi!-ri omenaldia” leloa zeraman; izan ere, diskoan RIP, Puńetazo eta Zakarrak taldeen bertsio bana agertzen zen, eta laugarren abesti bat ere, Iskanbilarena. Bigarren erreferentziak, Arrasateko Des-Kontrol taldearen Ep-ak, ildo berberari jarraitzen zion: Gipuzkoako punk eta oi!-ri egindako omenaldiaren bigarren alea izan zen, eta, Des-Kontrolen kanta batekin batera, Puńetazo, Vomito eta RIPen bertsioak ageri ziren. Lehenengo bi erreferentzia horietan argi agertzen zen zein zen zigiluaren filosofia. Alde batetik, kalitatea, bildumazaleentzako gutiziak egitea, detaile guztiak zaintzea: “Nik ez dut taldeen ibilbidean muturra sartu nahi: nahi duten diskoak atera ditzatela nahi dutenarekin. Nik gauza bitxi bat ateratzeko aukera eskaintzen diet: binilozko disko bat, diseinu txukuna, soinu ona… Eta horretarako, beharrezkoa den diru guztia gastatzen dugu”.

No eta "Ciudad violenta"

Beste aldetik, gertutasuna oso kontzeptu garrantzitsua da Beltza Recordsen filosofia ulertzeko: “Gure tesia da nire ondoan bizi denak, nire lagunak, nire auzokideak, gauza interesgarriak egiten dituela, eta gauza horiek kaleratu behar direla. Ez zait interesatzen Eskandinaviako azken orduko talde batek egin dezakeena; hori ondo dago Safety Pin edo Munster bezalako zigiluentzat, baina niri nire inguruan egiten dena interesatzen zait. Hortik dator Gipuzkoako punkari omenaldia egitearena; ni giputza naiz, hori da hurbil daukadana eta hori dut gustuko”. Hirugarren erreferentzia No donostiar talde mitikoaren Ciudad violenta Ep-a izan zen: “Hor ere hurbiltasunaren kontzeptua dugu. Nando (No-ren gitarra jotzailea) nire laguna da, gaztetan oso ondo pasatu nuen Noren kontzertuak ikusten, eta jakin nuenean zuzeneko grabazio bat zegoela eta soinu kalitatea ona zela, diskoa ateratzea erabaki nuen”. Diskoa benetako harribitxia da: Nok inoiz grabatu ez zituen hainbat kanta historiko berreskuratzen ditu, azala Roskow margolari ezagunak egindakoa da, eta Luisek idatzitako oharrak ere oso argigarriak dira. Diskoa aurkezteko kontzertu bat antolatu zuten Donostiako Guarda-Etxean No, Los Patos eta Los Elasticos taldeekin, eta hura sekulako festa izan zen. Geroago, beste disko bat plazaratu zuen Beltza Recordsek (bosgarren erreferentzia da, baina laugarrena izugarri atzeratu zen eta bosgarrena baino beranduago kaleratu zen): Barley Juice taldearen single dotorea, seguru asko Euskal Herrian egin den lehenengo picture disc-a. Zoritxarrez, Barley Juice desagertu da dagoeneko eta duela lau bat hilabete agur esan ziguten, Donostiako Atabal tabernan eman zuten azken kontzertuaren bidez. Amaitzeko, Beltzaren azken erreferentzia dugu: berriki kaleratutako Irun, la última frontera Anti-Regimenen diskoa. Disko hori ere bildumazaleentzako harribitxia da: hamar hazbeteko binilo dotorea (“badakigu jendeak ez duela neurri horretako diskorik erosten, baina oso formatu polita da; horrekin ere zigiluaren ezaugarriak mantentzen ditugu, hau da, kalitatea ikuspegi komertzialaren gainetik jartzea”), David Navascuesen diseinu bikain batekin (“Navascues beste esparru batetik dator, berari jazza eta musika klasikoa gustatzen zaizkio eta Donostiako Aste Nagusiaren kartelak diseinatu ditu, baina bi kontzeptu desberdin horiek elkarren aurrean jarri nahi genituen”), eta Irungo talde mitikoak 1985ean kaleratu zituen bi maketetako kanta hautatuak biltzen ditu. Beltza Records zigiluak mantso egiten du aurrera, baina erreferentzia bakoitzak Euskal Herriko punk eta rock’n’rollaren historiaren zati bat jasotzen du, eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Proiektu asko ditu Luisek buruan, horietako batzuk dagoeneko gauzatze bidean: Basura Oreretako punk talde aitzindariaren kantak jasoko lituzkeen hamar hazbeteko disko bat, Los Elasticos eta Los Patos 80ko hamarkadako talde donostiarren split bat… Eta oraingoz aipatzeke utziko ditugun beste batzuk (gauzatuko balira, bat baino gehiago harri eta zur geratuko litzateke). Oraingoz, Anti-Regimenen diskoaren aurkezpena da lehentasuna. Kontzertua, dena ondo badoa, irailaren amaieran egingo da Donostian, eta Iskanbila, Des-Kontrol, No eta Anti-Regimen arituko lirateke: Gipuzkoako punk-rockaren historia gure muturren aurrean.

2004, ABUZTUA - IRAILA
Gotzon Hermosilla

Documento sin título

SOCIAL DISTORTION ahate itsusiaren parabola

“Guk ez dugu inoiz talde telonero txarrik izan. Beno, bai, Social Distortion”. Perla hori bota zutenak Sonic Youth izan ziren, eta beharbada bat baino gehiago harrituko da hori irakurrita. Gazteria Sonikoaren neska-mutilen harrokeria gorabehera, egia da garai batean, 80ko hamarkadan batez ere, Social Distortion bigarren mailako taldetzat jotzen zutela askok. Baina ezina ekinez egina: Social Distortionek oztopo asko gainditu behar izan ditu bere ibilbidean (heriotzak, espetxealdiak eta menpekotasunak tarteko), baina jakin du eskarmentu horretatik ikasten, talde bikaina bilakatu arte.

REIGNING SOUND Memphis rock’n’roll

Greg Cartwright (ahotsa/gitarra) musikari estatubatuarraren egungo egitasmoa da Reigning Sound. Aurretik, The Oblivians eta The Compulsive Gamblers taldeetan ibilitako musikaria bada ere, –guztiak garage-punk eszenako koadrilak–, banda honekin argitaratu ditu bere diskorik onenak. Izan ere, Reigning Soundek azken hamarkadan entzun diren rock’n’roll diskorik bikainenak grabatu dituela baiezta daiteke ezbairik gabe.

BLACK LIPS maitatzeko hiru arrazoi

Ezpainak beltz-beltzak dituzte. Euren zuzeneko emanaldiak festa basatiak izaten dira. Biluzik, mozkortuta, elkarri musu ematen, oilo batekin dantzan edo soinu mahaiaren kontra pisa eginez amaitu dituzte kontzertuak behin baino gehiagotan. Ezpain beltz-beltzak dituzte ahobero batzuk direlako eta muturreko bat baino gehiago jaso dutelako… merezia ziurrenik…

ESKORBUTO, Jodiendolo todo eta gehiago

Nahikotxo atzeratu da, baina azkenik iritsi da dendetara Eskorbutoren Jodiendolo todo lehenengo maketaren binilozko bertsioa, Guns Of Brixton zigiluak apailatua. Iritsi dela diogu, baina iritsi bezain azkar desagertzen ari da dendetako apalategietatik, eta lehenengo edizioan ateratako mila aleetatik gutxi batzuk baino ez dira gelditzen, beraz, argi ibili diskoa eskuratu nahi baduzu.

FOR NOISE’S SAKE, Madrileko lurrazpiko soinuak

Internet-en erabilera mundu osoan areagotzen doan neurrian, eguneroko aktibitate eta harreman gehiagoren kanal eta eremu bihurtzen den neurrian, musika munduaren inguruko hainbat mito desagertzen ari direla garbi dago. Alde batetik, pop-rock munduko izarrenganako mirespen itsua eta hauen harropuztasuna. Bestetik, norberak edo argitaletxe txikiek ekoiztutako lanen ale urritasuna, esklusibitatea eta banaketa murriztua eta horren ondorioz sortutako limitazioak, getto itxiak, elkarren arteko harremana eta eragina izateko zailtasunak.

PANIKS karramarroaren dantza

Panik piknik diskoa argitaratu ostean, indarberriturik datoz Paniks bizkaitarrak. Ez da harritzekoa, diskoa benetan oso ondo baitago. Orain, buru-belarri dabiltza Euskal Herrian zein Espainian kontzertuak egiten, diskoa eta taldekide berriak aurkezteko. Agi denez, albiste eta berritasun ugari datozkigu Paniksen planetatik, baina badago kontu bat urteak igaro ahala aldatzen ez dena: rock’n’roll oinarrizko, zikin eta basatiarekiko jaidura.

 

 

 

 
     
footer